Neskatxak mutillen bat
Albizu
ANDRES:
Neskatxak mutillenbat
duten kariņua,
mutillak neskatxeri
baņo a riņua.
Aditzen dutenian
dantzako soņua,
begietan jarritzen
zaiote laņua...
eta ezin jun dira
bakarrik iņoa.
KARMEN:
Mutilla ibiltzen da
pozik pasiatzen,
baldin neskatxak uzten
badio laguntzen.
Eta gero atzetik
bera maxiatzen,
ostatun da jokuan
xox danak gastatzen,
Olako senargairik
ez neri gustatzen.
ANDRES:
Zertan ari biegu
alkar minberatzen,
parra egingo dute
daudenak aditzen.
Aspalditikan nago
zurekin arritzen,
ikusirikan nola
bakarrik zabiltzen
Egitan nai dizunik
ez al da urbiltzen?
KARMEN:
Erantzuna emango
dizut bereala,
jakin dezazun nik-e
norbait nai dedala.
Mutillen bat jatorra
etortzen bada ala,
esan diteke ziur
batuko gerala,
Ba-dakizu lendikan
pronto nagoala.
ANDRES:
Zedozer ba-nekien,
ez orrenbesterik,
argatik ez nuen nai
iņorkiņ asterik.
Ezta neretzat beste
neskatxa gazterik,
ainbeste maitatuko.
dedan emazterik,
Zu ikuste utsakin
jartzen ikuste utsakin
jartzen naiz pozturik.
KARMEN:
Esaten didate maiz
aitak eta amak,
ez sinisteko mutill
askoren esanak.
Ezkontzen diran guzik
eztirala onak,
eta beretzat bear
bein artzen duanak...
Zu ikusi orduko
azten zaizkit danak.
ANDRES:
Gurasoen esanak
entzun bear dira,
obe litzake beti
egingo balira.
Bi gazte maitasunez
jartzean begira,
iņorentzat bai al da
onekin galera?
Zu ta ni alkarrekin
konforme bagera.
KARMEN:
Len goibel nenguena
jarri nazu pozez,
ezin azturik nago
esan dezun gauzez.
Beti oroituko naiz
Karmen egun goizez,
alkarri zorionan
egarri au asez,
Kaira jungo al gera
boitzeko Andres?
ANDRES:
Nola nik ezetz esan
eztizko loria?
dezu arros garbian
usaiz koloria.
Zeruko pitxi eder
dizdiratzallia,
zu zerade neretzat
izar gidaria...
Nere biotza dago
zugan eroria.
KARMEN:
Gelditu etzaitezen
dezunikan gabe,
lenbizi egin zaite
neriaren jabe.
Biok bateratzia
ez al degu obe?
Itxas-exkiņak oso
alaituak daude...
Danak ba-dijoaz ta
jun gaitezen gu-re.
ANDRES:
Meza entzun dezazun
Ama Birjiņaren,
aurrian belauniko,
lagun deigun, arren!
Gure sari au nola
zerutik datorren,
Kuttun gera, ta maite
izanaz alkarren.
Orrelaxe nai nuke
nik zurekin, Karmen.
KARMEN:
Uztaillak amasei
ditun egunian,
ekaitzikan gabeko
denbora onian,
Karmen'ko Ama Birjiņan
eleiz barrenian,
otoitz eginda biok
apaltasunia...
Alkarri itza emanak
guaz azkenian.
|