Gipuzku ontan goientsuneko
Albizu, Gillermo
1
Gipuzku ontan goientsuneko
erri bateko alaba,
Bere izenik ziur ez dakit
Urkizu edo Aldaba.
Gain orietan aingerutxoak
sortzeko toki al da ba?
Emen, kalean, argien bidez
egun biurtzen da gaba,
Baņa illunik ez da nabaitzen
ori iņoiz jeixten bada.
2
Ibiltegiak alaitzen dira
ori etorri orduko,
Alako zeru usai eder bar
ekarritzen dualako.
Arrosak berak inbiri duten
modukoa zeralako.
Gai daudenak zu ikusitzean
txoratutzen diralako...
Danen biotzak pozez jartzeko
bakarrik ba-zera naiko.
3
Biotzak poztu, begiz alaitu,
txoriak ere kantari,
Oietzaz kanpo esan ditezke
ez dakit zenbat mirari.
Zuaitzak beren jantzi-ostoak
nai dizkitzute ixuri,
Alaz guziaz beren azpian
ezpailuke nai exeri,
Par-irri egiņaz olaxe dabill
guztien maite miņari.
4
Ama Birjiņan antz berekoa,
aingeruzko ibilia,
Ezer gutxikin apaiņ errexa,
amets ezti iturria.
Mundua zer biurtutzera
zera onuntz etorria,
Uste ez dezun makintxo batek
erreparoa jarria...
Trixtura danak kentzen dituzun
kutuntxo maitegarria.
5
Gaurko oiturako kurkullarekin
buruko illez jantzia,
Gaztain kolore arre, argia,
arrunt alkarri josia.
Ain dizdiratsu dauzkatzun begik
ikusten duten guzia,
Berenganatzen dute eztiro
mutillaren lei gosia,
Ta zuk zeņentzat zauden oraindik
erabaki ezin guzia.
6
Aste osoan goitako aize
garbia artu ondoren,
Igandietan jetxitzen zera
pixka bat jolastearren.
Lagun maitenak bixitatzera
joaten zerade zu aurren,
Guzientzako ain gogozkoa
zu nolatan baizeraden,
Alde egoten ez dizute uzten
ai, zedorrek nai baņo len.
7
Kaleak beian trankill utzita
kea juaten dan eran,
Basoak zear, gorantza zoaz
"uso turitxo bat egan".
Balitz bezela igo ezinda;
gu pentsatzen berriz zugan,
Uste gabean miru gaiztoak
agertzen diran tankeran,
Bide oietan eiztariren bat
azalduko ez ote dan.
8
Mingaņez eziņ leike esan garbi
zenbat gaituzen poztutzen,
Unerik txikienean ere
zutaz ez gera aztutzen.
Ain maitetasun beroa bada
oso zailla da oztutzen;
zeuk jakin gabe olaxe zabiltz
danon biotzak ostutzen,
Obe zenduke bat aukeratu
asi baņo len estutzen.
9
Aukeratzeak estutasunik
oraindikan ez ematen,
Gerta diteke gogoratzea
itz auekin egun baten.
Gazte zerala zalantzarekin
baldin bazera egoten,
Ez da errez gero, orain dauzkatzun
komenentziak izaten,
Au esaten da ez dakitenak
nola dan jakin dezaten.
10
Askotxo aldiz ibilia naiz
zu sortu ziņan kabira,
Ingurutako tontorretatik
ikusitzen dan begira.
Esanaz: nere biotzan kargak
pixkat ustuko balira,
Bakarrik baņo bien artean
aixo eramaten dira,
Or bizitzea zuk nai badezu
gogoz joango naiz mendira.
11
Ai, gazte eder, biotz samur bat
zerekin daramazune,
Berriro esan bear dizut nik
lendik ondo dakizuna.
Nola zeraden ia burutik
zoratua naukazuna;
galdu baņo len zentzua eta
ondorean osasuna,
Adierazi nai izan dizut
dizudan maitetasuna.
12
Zeure guraso eta senidez
bizi zeraden etxean,
Baserri txuri, paketsu ortan
menditxo baten ertzean.
Otoitz beroak sarri egiņaz
Kristau jatorren antzean,
Izkuntz goretsi, apain onetan
alkargana bildutzean,
Txixtua irentsiz egon izan naiz
zuen euskera aditzean.