Ardoak sudurrari
Lazkano, Joxe Antonio (Donosti)
Usainka hasi zaitez
hemen sudur jauna
nai badezu bilatu
ardo zar iluna
nik baditut graduak
ta naiz ezaguna
pobre ta aberatsak
berdintzen dituna.
Preso sartu ninduten
kupela batian
geroztik emen nago
ainbeste urtian
jakin zazu sudurra
ez nabil pakian
zure porrontxo ori
gorritu artian.
Batzuentzat sudurra
besteentzat zotza
badirade lodiak
eta bada motza
luzeak eta meak
ta punta zorrotza
bi zulo zikiņekin
ematen du lotza.
Askotan usaintzen ez
badezu errua
soņu ta zalaparta
txistu ta marrua
arnasik ezin artu
etzaude arrua
menderatzen zaituna
baita katarrua.
Maiz dezu katarrua
gaņera mukia,
zikinkeriz betea
barrenen tokia
berdin da sudur aun
edo ta txikia
bi zulo txar oiekin
etzera egokia.
Zer ona dan ardoa
noa esatera
edari oberikan
munduan ote da
asi baino lenago
inor edatera
zenbat komeni zaio
kontuak atera.
Beltza naiz ta zuria
iluna ta argi
kupela det etxea
eskerrak berari
sarri gertatzen dana
eranda geiegi
argi bat egon eta
ikusten dira bi.
Nahiz edari bat fiņa
berotzen det bela
deskuidatzen danari
pasada epela
moteltzen det gizona
utzirik totela
ta erre egiten det
askoren gibela.
Ardoa ona dezu
neurriz edaten
kentzen du egarria
unetxo batean
indarra dauka baina
ez beti kaltean
illak ere piztutzen
ditu instantean.
Ardoa eran zazu
bizitzeko alai
eta sudur gaxoa
ontzeko ere bai
ardoari eskerrak
gu egiten anai
ardo zaleok gera
beti berdiņ non nai.
|