Langile fina, mutil ederra
Larraņaga, Gregorio ("Maņukorta")
Langile fina, mutilederra,
izatez ez naiz bastua,
jantzi ederra, morrosko ona,
ilea ondo orraztua,
dotea ere ipinita det
jarri zintezke poztua,
nere etxean bi behi pinta ta
txakur bat eta astua. (BIS)
Diru puxka bat aldian daukat,
gustatutzen zait jolasa,
kotxe bezala karneta badet
baita (e)re kuatrolatasa,
Maņukortaren bizitza on bat
egin nahi badezu pasa,
ne(re)kin ezkondu ta ugaldu leike
Jainkumendi-ko arraza. (BIS)
Maņukortaren umore ederra
pagatzen zaila da sarri,
irripar gozo, igurtzi onak
berdin aurpegi ta gerri,
lagun on batez bizi guztian
neska, hik nahi baden jarri,
gu oso ondo biziko gaitun
Jainkumendi-ra etorri. (BIS)