[Bertsotan]
Maņukorta - Mitxelena
MANUKORTA:
Lanean saiatua
ni Ameriketan,
izardi haundiakin
mendi ta kanpetan.
Zazpi urte eginda
etorri zorretan,
aitona errezoia
zedukan benetan,
aberasteko ikasi
ber da lapurretan.
MITXELENA:
Besteren erremeiuk
(di)tuk bide iaiuan,
hi ez haz ibilia
izerdi ja(r)iuan,
lanikan egin gabe
hor bizi nahi huan,
lana edonek maite
eduki baihuan,
haruntza juan gabe
bilatuko huan.
MAŅUKORTA:
Oso ondo dakizkit
gaur honen berriak,
bilatzen jardun gabe
oso ondo jarriak.
Erretei ta taberna
ipini berriak,
ta hoztuta ta gosiak
daduzka erdiak,
hau aberastu dute
txuleta erriak.
MITXELENA:
Honen Ameriketa
esango (d)ut hitz baten,
gizonan okerra (e)re
nola den gaitz baten,
ta hori honek ezin
zuan berak eten,
mendigile moduan
mendira zan joaten,
bainan bera jaistian
kendutzen zizkaten.
MAŅUKORTA:
Maņuk kantatu behar
horren ondorena,
ta dana jakitiak
ematen dit pena.
Jende jator bat bada
gazte lerdena,
ta guztiok gerade
horren zoramena,
tipo hortako gizona
degu Mitxelena.
MITXELENA:
Handik ekarri ditu
arlotien hotsak,
orain herrian pasa
behar ditu lotsak,
han ez zituan egin
e(g)un triste ta hotzak,
loreak eramaten
zizkion bihotzak,
ardiak emadakuk
kenduaz 'bildotsak'.
|