Loudeseko Aizpea Zeruko Ataria
Albistur'ko Luis'tar
Eun urte zaizkigu
urte ontan betetzen,
Ama Birjina-agertu
zanetik Lourdes'en.
Arrezkero an zenbat
zorion dan gertatzen,
mirari arrigarriak
dute onetsitzen.
Gogo ta korputzeko
sendapen ugari,
antxe gertatzen dala
ongi da agiri.
Zalantzarik ez dago,
egia da ori,
batzuek ikustea
gertatu zait neri.
Aldi askotan izan-naiz
Lourdes'ko aizpean,
t'otoilari bikaņak
ikusi ditut an.
Ezin adierazi da
toki ura zer dan,
bertara joan eta
ikusi artean.
Zorioneko egunak
antxen igaroak,
zeru-atari dirudi
bere inguruak.
Ango eskariak entzunaz
Ama txit garbiak,
arrigarri gertatzen
dira mirariak.
Zeruko Amak an sortu
zigun iturrian
Ama Birjiņa'n ura
pozik oi det edan.
Ur orrekin zenbatsu
sendatuak diran,
asko dirala baizik,
ezin det nik esan.
Eun urte oetan
antxen ainbat alatz
beste iņon gertatzea
ez da, noski, erraz.
Aizpe artan otoileak
egunaz ta gauaz,
onaurki da ikustea
bertara joanaz.
Lourdesko Bernardita,
ikasle motela
izan omen zan, baņo,
zintzo ta apala.
Jakintsu izan gabe
Santu egin leikela,
beragan garbi dago
ori alaxe dala.
Urte ontan zaizkigu, ba,
eun urte betetzen,
Maria-agertu zala
Lourdes'ko arkaizpen.
Bernarditak bakarrik
zuelako ikusten,
au ausartu omen zan
ea nor zan galdetzen.
Marian erantzuna:
ŦSortzez Garbia Naiz,
t'Agurtza esan zazu
zaleki eta maizŧ.
Iturri bat sortu zan
toki artan mirariz,
naiko argibidea
sinisteko egiz.
Eun urte oetan
Lourdes'ko zatia,
ongi ikusi degu
mirariz jantzia.
Aizpe ura bai dala
zeruko ataria,
Amak irixten bait-du
ango eskaria.
Ludiko sendalari
onenak eziņak,
asko sendatu ditu
an Ama Birjiņak.
Goiko laguntzik gabe,
beko alegiņak,
beti izango dira
aul edo ziztriņak.
Mirariz sortutako
ango ur garbiak?
asko sendatu ditu
itxu t'elbarriak.
Jaunak entzuten ditu
ango eskariak,
t'irixten lagundu ere
Birjiņa Mariak.
Eliz, aizpe, iturri
eta guruzpide,
bata bezin bestea
bikaņago daude.
An asko irixten-da
otoitzaren orde,
sarrigo an nintzake
balegoke alde.
Bernardatxo onari
zitzaiola agertu,
zeruko Ama Lourdes'en,
ziņez det sinistu.
Bere bizikera ta
mirariak aztertu,
t'ori egia dala
ez leike ukatu.
Jesus, Maria eta
Bernardatxo Deuna,
laguntza eske nator
uste osoz zuengana.
Euskalerria nai nuke
izatea on-ona,
t'Euskaldunoi iritxi
zerun leku on bana.
|