Euskal presoenganako zentsuragatik euskara diskriminaturik
Larraitz
Euskal presoak jasaten ari.
diranak ditugu guk gai
eta bertsotan, al den neurrian
Madrileri erantzun nahi
amorru biziz beti dauzkagu
nondik izorratuko zai
giltzapen sartuz gudari onak
eta hizkuntza ere bai.
Hizkuntza ama galtzen badugu
galdu, dugu nortasuna
zeren euskara gabe herria
ezin liteke euskalduna
eta-hori da aspalditxoan
Madrilek ulertu zuna
orain mehatsu bidez guztien
ahotik kendu nahi duna.
Famialiari idatzi nahi ta
euskaran ez bada nola?
Hori izanik zuen sentiak
barrenen duen eskola
orain jakinik gure hizkuntza
katez lotuta dagola
berotzen zaigu gure zainetan
euskaldun denoi odola.
Eskutitz batzuk idtzi eta
lenen txakurren eskura
guztia kontrol pean dago ta
pasa beharko zentsura!
Baina euskaraz idatzi bada
akabo haien ardura
ezin bait dute ulertu ere
han jartzen duzuten hura.
Noski holako «etsaikeria»
oso gaizli hartu dute
eta lehen bait lehen patio erdin
jarri erazi zaituzte
esanez entzun «nahi dezutena
egiterikan ez uste
aurrerantzean erdara hutsez
idatzi beharko dezute».
Baino euskaldun gudariek ez
duzute egin atzera
garai batean gure gurasoak
egin zutenan antzera
zuek barruan ta gu kanpoan
denok saiatuko gara
esanez gora Euskal Herria
eta gora ama euskara!