Ama euskaldunak
Albisturko Luistar
I
Itz guztietan eztitsuena
ĢAmaģ itz ori deritzat;
goxoago dan beste itzik iņun
ez da-ta, neretzat beintzat.
Gure Euskalerri maitagarriak
Ama bikaiņak oi ditu,
siņisgarri dan egi oso au
eziņ ba, iņork ukatu.
Euskaldun Done, gotzai ta apaiz
eta lekaide guztiak,
dira arduraz eta kristauki
Ama on oiek eziak.
Ama izaten asi orduko
ez da, ez, motel ibiltzen.
beren kutuna bataiatzen,
zerurako gai aurra izan dedin
Bataitu ondoren, Ama onak dio:
Atoz gozakai-eztia;
atoz, biotza, zu zeralako
Jaunaren zeru-zatia.
Eliz-sartzera dijoanean
eskeņiz aurra Jaunari,
ongi azitzeko laguntza benaz
eskatzen dio Berari.
Sendotzaz ere, datorrenean
gotzai jaun agurgarria,
siņismen biziz sendo-arazten du
Jaunaren kristau berria.
Aurra izketan asi orduko
"Jesus, Maria" esaten,
Ama zintzoak pozez ta pizkor
ongi dio erakusten.
Otoitzak eta dotriņa ere
erakusteko gazterik,
ez dauka bestek, Ama zintzoak
daukan aņako ardurik.
Aitortza ta Jaunartze onak
aurrak garaiz egin ditzan,
apaiz jaunari bialtzen dio
berak ongi gertu dezan.
Gazte garbia t'ona izan dedin
guztiz kristauki azitzen,
Ama euskaldun sarigarria
ben-benaz da alegintzen.
Lagun txar eta galbideetatik
aldentzen seme-alabak,
al-dun guztia eta zintzoki
egiten du Ama onak.
Bere kutunak bizibidea
artu bear duten garaian,
Ama on ori ez dabil loti
egoki zuzendu naiean.
Andik aurrera, bizi dan arte,
Jaunari dio otoizten,
bere seme ta alabatxoak
gero zerura ditezen.
Ama zintzoak, onginai goxoz
orrelakoak izanik,
ez dute iņoiz t'iņola izango
ala izanaren damurik.
II
Ama galtzea zer galera zan,
galdu artean ez nekin;
beste alakoxe babes goxoan
bizi bai nintzan berakin.
Ama gabeko bizitzatikan
poz alaiena joan zan,
ta arrezkero len bezin alai
iņola ezin naiz izan.
Ama ona bezin maitagarririk
nor arkitu ba ludian?
Besterik ezin arkitu det nik,
Jesus bakarrik Elizan!
Jesus Elizan, Ama zeruan.
nere biotza bietan,
otoi garaian, malko-artean
poza oi datorkit alditan.