Agurtza'rako
Agurtutzen zaitut, Maria
O ama guztiz eztia!
Maite dut zure baitan
Jesus gure Errege andia.
Zu Erregiņa Ama zera
Errege zure Semea,
Jainko gizon Erregea da
Agur, o Ama maitea!
Zu zaitu, zu, Jainko andiak
Guzietatik autatu;
Zu emazte guziak baiņo,
Geiago gol-goratu.
Zureganik sortu izan da
Gizon Jainkoa munduan,
Jainko Aitagandik sortzen den
Seme Jainkoa zeruan.
Birjiņa Jainkoaren Ama,
Aingeruen ohorea,
Gizonen ere zera Ama
Satanen garaitzalea.
Ez dut oraino bein ere
Mundu ontan nik aditu
Zure aurretatik duela
Jainkoak bat gaitzetsitu
Gu bekatore aul auentzat
Otoitz egizu zeruan;
Baitira laņo andietan
Bizi direnak munduan.
Iltzerakoan bereziki
Lagun gaitzatzu, Maria!
Zure bidez erdiesteko
Zeruetako loria!
|