Loyolako Iñaki Deunari
1.
Euskal Erriaren Seme berezia
Azpeitian zuen izan sortokia
Utzirik gazterik Jainkozko bidea
zuen maitatu bestea
Euskal Erriaren seme berezia
Azpeitian zuen izan sortokia
Utzirik gazterik Jainkozko bidea
zuen maitatu bestea
2.
Aundinai-goseak zuen soldadotu,
Bañan Iruñan zen guduan zauritu;
Jaunaren graziaz laster ezagutu
Nola zen munduan galdu.
3.
Santuen bizitza zuen irakurri
Eta zer dakarren geroak ikusi;
Geroztik du artzen Zeruko bidea
Artan ematen txedea (asmoa).
4.
Jesus agerturik dago sendatua
Gabaz du bakarrik uzten gaztelua;
Monserrat mendian da beila aundia;
An dauka gogo guzia.
5.
Bere erritar Frantses fama gose zena
Jesus'en itz auez santutzen du dena:
«Frantses, zer zaizkitzu oro baliatzen
Anima baduzu galtzen?»
6.
Orain, Iñazio, Zerutikan zaude
Otoitz gartsuenez Euskaldunen alde,
Gorde dezaiguzu guziei fedea
El gaiten txede berera.