Gizartearen zulo beltzetako bat
Albeniz, P.
1
Gogorra iruditzen zait
gaurko gizartea.
Izango ote da inoiz
hau baino hobea?
Azaltzeko moduan
hona adibidea,
gezurra badirudi
egia da ordea.
2
Hamairu urte zituen,
gaztea oraindik,
arazoak etxean
ez zeukan pakerik.
Bere bakardadean
sentitu zen hilik,
ez zeukan aukerarik
ez irtenbiderik.
3
Laguntzeko eskurik
gabe somatu zen
ta irtenbide modura
hasi zen drogatzen.
Etxeko arazoak
behin ziren joaten
ta bera ordurako
jada ezin irten.
4
«Ama galdu egin nazi,
ez egin negarrik,
inoiz ez bait dut eman
etxe hontan pozik.
Har ez dezala anaiak
holako biderik,
eta orain utz nazazu
hiltzeko bakarrik».
|