Donosti'ko estropadak
K.B.
-1-
Emeretzigarrengo
Dijuan mendean
Irurogei urte ta
Beatzi gañean
Agorraren zazpiyan
Eta amaseian
Estropadak bikañak
Donosti ertzean
Jokatu izan dirade
Oi dagon tankeran
-2-
Estropadak ba-dute
Betiko iskanbilla
Gai orretan tajutu
Dira bertso pilla
Eta ni izango banitz
Ortako abilla
Gaur jarriko, nituzke
Baita beste milla
Emen alai goratzen
Zumai'ko kuadrilla
-3-
Zumaiarrak dirade
Ontzi egilleak
Motorrak eta tresnak
eziñik obeak
Baña itxasorako
Ez ziran zaleak
Orain azaldu dira
Or ere trebeak
Lasai ustu dituzte
Askoren sakelak
-4-
Zortzi ziran aurtengo
Estropazaliak
Ondarrabi, Lasarte
Gallendu jarriak
Astillero, Zierbana
Portu bereziak
Pasai'ko bikotia
Adorez betiak
Donosti ta Zumaia
Azkentzat lagiak
-5-
Jaungoikuaren nayak
Iñork ez dakizki
Zumaia bere txandan
Jarri zan lenbizi
San Pedro eta Donosti
Atzetikan larri
Zierbanatarra berriz
Zebillen urruti
Ta iñork uste ez zuna
Zumaia nagusi
-6-
Biarreguen txanda
Jokatu zan gero
Lasarte aurretikan
Irten zan ezkero
San Juan bere ondoren
Ekin zuan bero
Ondarrabin papera
Obe zan espero
Eta danen atzetik
An zan Astillero
-7-
Bandera jokatzeko
Lasarte zan aurren
Sanjuandarrak bigarren
Zumaiarrak urren
Laugarren Donostia
Danak onak ziren
Bentaja aundirikan
Inorrek ez zuben
Pillota tellatuan
Oraindik zegoen
-8-
Gero asteartian
Igandean ezin
Eguna argitu baizan
Aize gorrarekin
Jokatu zan bandera
Giro onarekin
Gauzak geratu ziran
Danentzako berdin
Eta nere kartera
Leno bezin arin
-9-
«Quinto» giñala beti
Zioten auzuan
Orain aintza geiago
Badegu buruan
Lasarte Koronela
Comandante San Juan
Eta bere merituz
Zumaia kapitan
Ta urte pare batian
Beleike Jeneral
-10-
Orretako bear da
Kementsu jarraitu
Alkartasun biziyan
Erri dana batu
San Pedro Arrantzalia
Zaindaria degu
Orrei ere laguntza
Biziro eskertu
Berriro bear bada
Ez dedin ukatu.
|