Izarraitz mendian
Koxo'ko Bittor
Eguzki bero, zeru urdiņa,
Izarraitz gaiņa atsegiņ,
oi banintzake tontorreraņo
igotzeko ain bat lain;
Arkaitzik-arkaitz, nebillenke bai
arditxoak bezin arin,
ezlikit irabaziko ibiltzen
edozeņek neri mendiņ.
Zenbat biderrez edatutzen det
nere begia an goira,
zeru ta lurrak alkar ikutzen
agiri diran tokira;
Izarraitz mendi, Izarraitz mendi;
iri nagokit begira,
goizetik gabera erne negok
ire oiuen adira.
Eguraldi garbiaz an dager
oron gaņez gurutzia,
euskaldun mendi ezaugarritzat
gure anaiak altzia;
oi guratz done, bedeinkatu zuk,
burutzen dezun mendia,
anai arteko gudu zitalak
odol- gorriaz bustia.
Gaur Izarraitzera begira ta
Gurutze ondotikan gertu,
egun batetik bestera legez
irudi bat da azaldu;
irudi eder aintzagarriak
arkaitz utza du zimentu,
ekaitz zakarrenak izanarren
zutik, tente iraungo du.
Bizkai Gipuzkoak alkarren leiaz
gallurrik gallurrenian,
estatu eder bat jarri dute
Iņaki Sren. omenian;
olakotxea bear omen zan
jendearen esanian,
ara ba, nun ipiņi diguten
usterik gutxienian.
Euskal geranok: mendi goixale,
begira Izarraitzera,
urtean bein bildu gaitean
Iņaki'ren oņetara;
anai guztiok bere menpean
bat gerala esatera,
gure biotz barneko txinpartak
alkarri erastera.