Zumaiako arraunlariei omenaldi egunean
Koxo
Zumaian degu gaurko egunez
arraunlarien feria
gure mutilak goratu asmoz
eratua alegia
inguru hontan ez da faltako
kanpai, ta zuziria
herri osoak egin nahi die
haueri omenaldia.
Mita urte ta bederatzireun
i urten larogeitabosta
udara hontan korritu dute
Kantauri guziko kosta
beti-bezala saiatu dira
gogortzen arraun ta tosta
eta saritzat hor irabazi
hoiek bandera mordoska.
Une ederrak pasa ditugu
arraulariei begira
batik bat hoiek zetozenean
ikurrinakin herrira
poz handiagoz jende guztiak
egin ohi du kalejira
burruka gogor baten ondoron
irabaziak badira.
Horrenbestetan irabaztea
ez zen espero aurretik
mutil batzuek falta baitziren
joan zen urteko taldetik
beteranoek hala zioten!
zenbait begaituk oraindik!
maisutasuna erakutsiaz
lenengo arraunketatik.
Aipatu gabe ezin utzi gaur
oriotar lemazaina `
aurten burutu baidu Gorriak
bere biziko «hazaina»
historirako geratuko da
honek patrontzan egina
ehun bandera irabaztea
ez al da marka bikaina?
Patroiarekin arraunlariak
parekatu nahi nituzke
sari guztiak denen lanakin
irabazi baitituzte
Klaudio bera egin bazaigu
oraingo honetan «ilustre»
ekintza horrek beste guztiak
goi mailan jartzen zaituzte.
Erakusle ta laguntzaileak
aipa beharrean nago
bakoitza bere zereginean
jardun dezue luzaro
borondate ta armoni hori
faltatzen bada akabo
omenaldi hau zueri ere
luzatu beharra dago.
Hernia ere «pil pil» jartzen da
arraunaren inguruan
berdin laguntza ematen edo
animatzeko orduan
gaurko eguna jarri dezagun
tokatzen zaion graduan
mutil haueri txalo eginez
merezi duten moduan.