Erlojua
Knör, Gorka
Aurrez aurre daukat.
Erlojua.
Historiaren
pixu astuna daraman
erloju zaharra.
Tiki-tak,
tiki-tak...
Atzo geratuko
litzakeala
esan zidaten.
Baińa ez,
hor dago,
lehen baińo
lerdenago,
hor dago
gauero
niri so...
Tiki-tak,
tiki-tak...
Eta bere irri zabala
ikusten dut;
irri zabal horrek dirau,
irri zabal horrek
heriotzaren unean
lagunduko nau.
Tiki-tak,
tiki-tak...
|