["Keixetaren" famak
-I-
Aitz-errekako seme jatorra
degu Jose Aranburu,
urtietan da aurreratua:
berrogei ta bost inguru;
orren plazako mobimentua
ondradu eta seguru,
seme-alabak ondo jartzeko
esperantza izango du.
-II-
Jose izena duen bezela
izen goitiya Keixeta
tranparik gabe etxeratua
millaka zenbait pezeta;
fin jokatuak danak dirala
letu genduan gazeta,
gizon jatorrik ez det mendratzen
pake-zalia naiz-eta.
-III-
Jokatzailliak ez gero artu
begitan edo burutan,
erriyak berak irabazten du
makiņa bat sentidutan;
bat binen kontra jokatua da
gutxiyenian irutan
modu ortako plaza-gizona
ez da pagatzen dirutan.