Pazu goizian zortzi ta erditan
Jose, J.
Pazku goizian zortzi ta erditan
Jarri natzaizun aurrian,
zere estutasun neke miņetan
nagoz laguntzeko idean
argiyen billa alkar-izketa
gero unetxo batian
jaunen laguntzaz ikusi nai
zeertako gauden lurrian.
Ormaiztegi'tik goiz onetan
nator ni zure aurrera
aste Santuan Sayatu gera
batak bestia jaztera
Maitasunez zure onduan
eman naukazu ostera
eta Agustin esan idazu
zer modu gertatzen zera.
Maitetasunaz egiņak gera
baņa ez gera onerako
ludi onetan jarriyak gaude
sariya irabazteko
nere eguna urbilduba da
guda au amaitzeko
ama Arantzazu zai egon zaite
nere anima artzeko.
Ezda izan da ezda izango
emen luzaro gizonik
gauzak ondo ikuste ituzu
ontan ez daukat zalantzik
aldedan dana oraintxen ere
egin nai nizuke nik
esan nidazu baldin baukazu
zerbait nai edo kezkari.
Anai Juan Joxe zer nainukian
orra bada nere itzak
jarai aurrera ere zuzentzen
pamili ontako bizitzak
anima ondo eman dezadan
nai nituzke laguntzak
zeru goiera ari eskatuz
zuzendu zere otoitzak.
Zuzentzen ditut zuzendukoitut
Agustin dizut agintzen
zure sendiyai saiatuko naiz
aldedan dana egiten
zure nai ori izango dezu
ezdet dudarik jarritzen
jaunak ez baitu laguntzak gabe
bere maitaleik utzitzen.
Poztutzen nazu anai maitia
jundira nere dardarrak
zer poza guri sortutzen digun
sinismenaren indarrak
nere ustetan zuzendu ditut
emengo egin bearrak
eta nolatan sortutzen zaizkit
aldizko olako ikarak.
Ez arritu anai Agustin
ikusirikan zer geran
argiyen billa Jesemanira
goazen oraingo bolaran
ikusi zagun Jesus Maitia
bere pasiyo bezperan
izardi odolez lurra bustirik
gu salbatzeko dardarran.
Gau illun danak goiz argi onek
ederki ditu argitzen
aste santua igaro degu
Paskua gaur deu ospatzen
Arantzazun asiko dira
opari ori eskeintzen
irrati bidez parte artzeko
asi zaitia prestatzen.
Zer nai zenduken anai Agustin
emate iazu aitzera
orain nijoa zure irratia
Arantzazukin jartzera
zure eziņak eramateko
antxe opari mayera
amaren bidez eskenitzeko
Jesusenakin batera.
Meza eskeitzen asi giņan da
antxen sartu zanpakean
bere biyotza goruntz jasorik
aingeruakin batian
begiyan neukan malkoz betiak
eredu neukan aurrian
nik ola al izango aldut
gaizki jartzen naizenian.
Meza eskeņi goiza igaro
oso zegoben pozgarri
esan niyoben juateko ordua
iritziya zait neri
erantzun ziran eskerrikasko
egindezuan onari
aldezunian anai Juan Joxe
berriz e zaitez etorri.