Eriotza
Jose, J.
Milla beatzireun irurogeita
amargarrengo urtian
goiz illunda pozgarritsu-bat
sortu da gure artian
anai maitea sotil ta lasai
gendukan eriyotzian
zein pozgarri dan oņarritzia
jaungoikuaren itzian.
Gaueko amabik aldia gendun
arnasa zeukan estua
sedagillia asi zitzayon
jarri nairik suerua
obenik alperrik ditut
euki zazute kontua
obek utzita esan zazute
errosariyo santua.
Esango degu anai Agustin
etzaitiala estutu
zure onagatik nola dabiltzan
zedorrek ongi dakizu
etzitzaizun ontan aziko
komeni ezba litzaizu
menpetasuna ikasi gentzan
ortara jarri ziņanzu.
Esan dakuak guztiyak egin
gaua juantzan aurrera
eta estutzen ote zijuan
ematen giņun tankera
zer modu zaude nere Agustin
au emaztien galdera
ni ondo naiz emazte Luixa
erantzun ziyon ostera.
Bere emazteak etzaude ondo
esan ziyoben negartsu
neregandikan erantzun ziyon
zer geyo espero diazu
aspaldi ontan makiņatxo bat
egiņa izan dirazu
zu etzaude ondo orrenbeste bat
orain ulertzen ezbazu.
Goizeko otoitzak alain goitar
gurekin egin ziņuzun
eta eziņa ondorenian
segitun asi zitzaizun
Jesus Jose ta Maria Aitzen
nola beiratu ziyezun
beren eskutan anima utziz
begiyak itxi zenitun.
Anai Agustin osasunakin
aspaldi ziņaden urri
gurutze ori eraman dezu
zere bizitzan jatorki
biotz-biotzez begiratuaz
Jesusen pasiyuari
eta zuk zer supritu dezun
berak bakarrikan daki.
Alkarren gana bildutzen giņan
jaun zerukuari esker
asmo onakin zuzendutzera
zerbait bagendukan oker
ai alkarrekin pasatu degu
orrenbeste une eder
eznijuana pena dadukat
zuk nai ainbat bider.
Apirillaren bosgarrenian
goizeko zazpirak dira
zeure sendi senideok
geuzkatzun zuri begira
erbeste ontan utzi gaituzu
juntzera zeure errira
anai Maitia zeru goitikan
guretzat zaitez kupira.
Irakurle maitagarriyak
jarri gaitean oroitzen
ura juantzan bere errira
orain gu gera gelditzen
an da emengo otoitzen bidez
nola geraden batutzen
otoitz labur bat bere izenen
ia zuzentzen dezuten.