Beltzez jantzirik
Joseba G.
Ekaitzaren iluntasunik haundienean
nigan sartu,
eta nire ezereza apurturik,
ni bihurtu zinen.
Ai! ez zaitut inoiz maitatu...
Nigan ez zinen,
ez zara, ez!
sarkin bat besterik,
eta, hala ere,
nire jabe bihurtu...
Bainan ez betirako.
Ai! zure beltztasun hori...
Nire zelula guztiak,
beti,
zure lohidura garbitu nahiean
dabiltz.
Ezinean, ahuldurik,
hauk ere belzten doaz,
astiro.
Doaz...
Ez! Ezin zaitut maite!
Gaur,
Nire malkoetan ito nahi zintuzket.
Nire ahoak oihu zakar batez,
zure belztasuna betirako irentsi
eta, bai!
Orduan bai! Maitatuko zaitut!
Sekulatasunaren jabe izango naiz!
Orduan...
|