Jesus maiteari
Kristau gaztea maitea zuretzat naiz mintzo
adizazu gogotik zebait solas gozo;
Zerurako bidea dizut irakasten;
jarri zaite gogotik bide ori ikasten.
Goizdanik bear dezu maitatu Jainkoa
Iritxi nai badezu betiko gozoa;
Gazte gaiztoak dira geyenak ondatzen,
Gazte prestuak berriz zeruaz gozatzen.
Denboren egilea bide da Jainkoa,
Adin guzien ere jabe egiazkoa;
Ala gera arenak gaztetasunean,
Ola ezindu eta zartu geranean.
Ortik ikusten degu gure eginbidea,
Iduki bear degun bizitze-moldea;
Jainkoa bear degu guziak maitatu,
Aren lege santua beti begiratu.
Zuk, o Jesus maitea, gure Jabe ona,
Jende gazte prestuak ain maite tuzuna,
Egiazko prestuak beti zartu lagun
Beren asmo onetatik ezditezen urrun.