Bertsoak nai ditut jarri
Iturritxo
-I-
Bertsoak nai ditut jarri
zabaldu ditezen sarri
guztiontzat ezaugarri.
«Bizimodua zalla daukagu»
esanaz gabiltz alkarri;
bagiraturik gauzari,
dendetan saltzen danari,
berdintsu daude nunari.
-II-
Jan bear eta ogiya
daukagu txit galestiya;
berdin dago aragiya;
gero olio eta babarrun
zeruetan dira iya:
au da naigabe-garriya!
orrela dago jarriya
beste genero guztiya.
-III-
Ez nazu ari txantxetan;
andreak dabiltz kezketan
sartzen diranez dendetan;
ordaintzekotan uzten dituzte
askotxok or apuntetan;
jakiña gero etxetan
okasiyuak tartetan
dituzte familietan.
-IV-
Gaur zintzo jokatu arren,
ikusten degu nabarmen
zailtasunak nola dauden;
gero andreak diruarekin
zer ibillera daukaten;
zenbatek ez du sinisten
nola gastatu litezken
illa bukatu baño len.
-V-
Orra gure alderdiya!
gero daukagu jantziya
dirua eramangarriya;
txorakeritan gastatu gabe
joaten da irabaziya;
alaere lujo aundiya
modakin dago jarriya:
ez alda negargarriya?
-VI-
Zori txarrez gure griña
ez da oso atsegiña;
orra daukagun dotriña:
iñoiz kalean ikusten bada
moda berriko jazkiña,
polita eta txit piña
danok nai degu, jakiña!
modu orretan egiña.
-VII-
Nun dauden moda berriyak
bertara azkar begiyak
izan arren galestiyak;
aspertzen gaitu, piska batean
ibilli eta jantzikak;
nunbait dira itxusiyak...
saltzen ezta dendariyak
saldoan dauzka jarriyak.
-VIII-
Gabiltza tamaña ortan
dauzkagulako plazotan
piskaka ordaintzekotan;
bestela ezin litezke asko
ibilli gaurko lujotan;
obe da erosi saldotan,
gero etxean askotan
miserin ibiltzekotan.
-IX-
Len ziranak modakuak
ez ditugu gustokuak,
ainbeste kostatakuak...
urratu gabe gelditu dira
gure soñeko gaxuak;
eta zakuan sartuak,
antxen daude baztartuak
kendu ditzan traperuak.
-X-
Gero damazki gaztiak
gaur zapata irikiak,
lokarririkan gabiak;
jakiña! modan agertu dira
batek nai ditun klasiak
takoi mea ta luziak;
azteko iñoiz txikiak,
oientzat dira obiak.
-XI-
Gauza guzitan aukera
ekarri naita etxera,
konturatutzen bagera;
txanpon batzuek ordaindu bear
lendabiziko sarrera;
bañan ortikan aurrera,
asko dijoaz-atera
illero bisitatzera.
-XII-
Modako gauza guziya
plazotan dago jarriya,
bañan ez da pozgarriya;
moda joanik, gero saldoan
balio dute erdiya:
orra, engañagarriya
gugana da etorriya
ondatzeko familiya.
|