Bazkaltzeko asmoan
Iturritxo
-1-
Bazkaltzeko asmoan,
lau lagun lenguan,
Donostia'n bilduak
giņan ostatuan.
Edari piņak ere
ba-ziran basuan,
baņa ibili giņan
bear zan moduan
-2-
Eskerrak eskatuta
gendukan tokia,
maia antxe zeukaten
guretzat jarria.
Igande eta aste
or bada jendia,
ez da nolanaikoa
gu giņan etxia!
-3-
Maia-arteko onak
giņuzen lenbizi,
ba-zan aukera urdai-
azpiko ta guzi.
Ardo txuria gero,
oiek nola utzi?
jan bear dan garaian
berriketa gutxi!
-4-
Serbitu gaituena
neskatxa izan da,
etzan egon bearrik
ekarri-zai janda.
Laister gendun urrean
katillutan salda,
otordu baterako
gauza txarra al da?
-5-
Sarritan irriparra
dakarki gugana,
ori degu jan-gela
alaitzen duana.
Ikasia da ondo
nola egin lana,
gero berriz txukuna
da serbitzen jana.
-6-
Oraingoan arroza
degu almejakin,
eta ori gaņera
sagardo onakin.
Iņoiz orrela jaten
bear degu jakin,
beti aritu gabe
sardiņa zarrekin.
-7-
Orren ondorenean
arkume erria,
goxo-goxo, ederki,
zegoen jarria.
Au degu txoko onak
dituen erria,
nun topatuko degu
aukera obia?
-8-
Gero berriz angulak
ekarri zizkigun,
galdetuaz alaiki,
goxo eta bigun:
bukatzean gero zer
ekarriko digun...
orren ondo zalla da
serbitzea iņun.
-9-
Ondorenean tarta;
ori zan postria,
eta txanpaņa gero
berriz edaria.
Oiekin elatua
zigun ekarria,
itxuraz ez al dago
gure bazkaria?
-10-
Gero kafearekin
kopa ta puruak,
ondo kontu egiņak
giņuzen buruak.
Alai jarri giņan da,
ba-ziran bertsuak,
ez pentsa ziranikan
giro txarrekuak.
-11-
Orra gu ondo ase
gaitun otordua,
ori degu bakoitzak
gero ordaindua.
Berrogei ogerleko
zan gure kontua,
neskatxa era utsik
etzan gelditua.
-12-
Iņoiz nai degunean
orrela jatia,
atsegin da guretzat
olako tokia.
Eta gaņera gaurko
ez da garestia,
berriz ere maiteko
degu DONOSTIA.
|