| 
		Moztu ditugu gure larreak eta bihar nora?
  
 Iturralde, Jose Mari
  
  Garai batean ginen 
  larre-behi... gutxi 
  eta guretzat hainbat 
  belar zen iritxi
  ez ginake poztuko 
  gaur egun gutxi 
  denok goserik gabe 
  bagindezke bizi 
  bainan ez litekela 
  zeinek ez du etsi? 
  
  Lau behi jarririk 
  belardi batean
  ase litezke hoiek 
  denbora luzean 
  bainan zortzi izanik 
  zelai berean
  hura lur-gorritzen da 
  hain ustegabean
  eta denak adarka 
  konpon ezinean. 
  
  Herri txikia lurrez 
  biztanle ugari 
  Industriak hauxe du 
  gaur egun ekarri 
  gorrotorik ez daukat 
  atzerritareri
  etxeko ta kanpoko 
  orain gera larri 
  amore eman nahi ezik 
  inolaz elkarri.
  
  Gohitik ez zuten hartu 
  behar zen neurririk 
  orain negar guztiak 
  ditugu alperrik 
  atzerritarrak ez du 
  batere errurik
  bainah zuzentzekotan 
  bide bat bakarrik 
  artoa bezelaxe 
  zenbait bakandurik.
  
  Hau zuzenduko da! 
  entzuten da maiz 
  bainan gai honetaz 
  etsikorra naiz 
  diru-denak ez dira 
  etorriko berriz 
  beren buru arroak 
  umilduta jarriz 
  nahiz hiltzen ikusi 
  gose ta egarriz. 
  
  Jarri gaitezen denok 
  biarko begira
  zein ote liteken 
  guretaz kupira 
  belar guztiak janak 
  ditugu erdira 
  hemengoak mozturik 
  orain atzerrira 
  hango larre jabeak 
  konforme badira! 
  
  Baserrian dagonak 
  gutxienez gaitz-erdi 
  nahiz atera behar 
  hainbat izerdi
  ikuilun behi ta txekor 
  larrean lau ardi 
  nahiz ez len hainbat 
  soro ta belardi
  lanan mendean beti 
  gizaldiz gizaldi.
   
 |