inprimatu
Erreala berriro txapeldun
Izenburua:
Erreala berriro txapeldun
Sinadura:
Iturralde, Jose Mari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iturralde, Joxemari

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
932.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Erreala berriro txapeldun

 

Iturralde, Joxe Mari

 

 Milla bederatziehun eta/larogeita bian

 hain zuzen Apirillaren/hogeita bostian

 Atotxa deitzen zaion/zelaitxo txikian

 hogeita hamar bat milla/giñela aurrian

 hain une larrian

 irabaz nahian

 nahiz eta umorian

 elkarren artian

 zutik egoterik/gendun bitartian

 (berriz)

 

 «Atletic» Bilbotarra/Errealan aurka

 azken ordu arte/ez zuena uka

 indarrez osatua/Joku ona dauka

 baloia jokatzen du/baztertuz burruka

 gu gohitik orruka

 denetik oihuka

 eta erreguka

 egin zedin buka

 ­Erreala Txapeldun!/oihu batez oska.

 (berriz)

 

 Lengo urtean Txapeldun/aurten ere berdiñ

 sinistu eziñeko festa/degu Euskal Herrin

 nahiz Barcelona, Madrid utzirik hain azpiñ

 diru denak berekin/hala ere eziñ

 egingo nuke ziñ

 askok dutela miñ

 nahiz saia alegiñ

 nabarmen ez dediñ

 Errealak utzi ditu/egoera larriñ

 (berriz)

 

 Hauek jokatu dute/urtearen burun

 Iganderoko Arkonada/atean ingurun

 Olaizola, Gorriz, Zelaieta/askotan istillun

 Kortaberria, Murillo/ez direla urrun

 jokatzeko ordun

 segurutik jardun

 irten gabe galdun

 eta onartzen gendun

 hoiek berdintzekorik/ez dago Mundun

 (berriz)

 

 Aurrelarik ematen dute/beste hoien galga

 Uralde, Zamora, «Satrus»/nahiz Larrañaga

 Alonso, Diego, Ufarte/aldiz Zubillaga

 Bakero, Iriarte eta abar/ez ditut nahi laga

 benetako eztanda,

 oraingoa izan da

 duten dena emanda

 hitz bitan esanda

 sinistu eziñeko marka/aurten egin da

 (berriz)

 

 Askotxo egongo dira/oso zapuzturik

 pentsatzen ez zutenak/hortara iristerik

 egin esate ezgero/ez dago dirurik

 baiñan ez zaigu falta/bertako gizonik

 hau horrela izanik

 ez da zer esanik

 zer eska gehio nik

 duten dena emanik

 ez dut uste gehiago/egin litekenik

 (berriz)

 

 Gora Euskal Herria/gora Erreala

 gogora denen gaiñetik/sinbolu bat dela

 pozez beterik gaude/haurtxo, bat bezala

 eta berriro ahal balitz/Jaunak nahi dezala

 bian izan ditzala

 nola edo hala

 ekipo apala

 eta diru itzala

 ez digu ajolarik/guri «Mundiala»

 (berriz)

 


inprimatu