inprimatu
Atzoko eta gaurko Andoain
Izenburua:
Atzoko eta gaurko Andoain
Sinadura:
Iturralde, Jose Mari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iturralde, Joxemari

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
916.zk.
Orrialdea:
38-39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Atzoko eta gaurko Andoian

 

Iturralde, Joxe Mari

 

 Andoain zeinen toki ederra den

 zail da esaten hitz bitan

 herria oso zabaldua da

 mendiak berriz goietan

 oraindik det gogoan

 nik nere gaztaroan

 gaurko gure pinudietan

 meta belarrak egiten ziren

 orduan bazter guztitan.

 

 Mendi etxeak tontor denetan

 eta behetan bost kale

 igandeetan soinua plazan

 eta bi gozo saltzaile

 gazte talde bat dantzan

 zaharrak berriz zalantzan

 hainbat umore jartzaile

 zorioneko progresuakin

 atera gera galtzaile.

 

 Belardi ederrik bazen herrian

 gari arto eta babarrun

 era zaharrean sega haitzurrez

 gogor jarduten gendun

 hasi egun sentian

 denok egur batian

 lana besterik ez buruan

 hura uztea pentsatuta ere

 besterik ez zen ingurun.

 

 Lantokirik haundienak ziren

 gaurko Sapa eta Laborde

 ŤAlgodonerať eta Moleda

 biek deseginik daude

 bainan gaur herria

 zabal eta haundia

 hogei bat mila gerade

 bainan Gaztelania plazaratuaz

 Euskera egin da gorde.

 

 Etxeberrieta gero Zumia

 eta Ankoras kalea

 kale Nagusia Eleizaraino

 eta Kale Txiki aldea

 bost hoiek bakarrik genitun

 bainan hazi zen segitun

 lantokirik ez ordea

 arazo hau konpondu ezean

 laister da hemen gosea.

 

 Eguna joan eguna etorri

 andre eta gizon korrika

 oraindik ez dira zaharrak

 egin zutenak hamaika

 urte guztian lanean

 ibilkera arlotean

 nagusiek berriz irrika

 batzuek lana gogor eginaz

 besteek bete patrika.

 

 Ondorenean urte batzuetan

 ibili gera poliki

 bainan luzarora begiraturik

 onda gaituzte ederki

 bazterrak etxez bete

 lantoki berrien truke

 lotara jende galanki

 orain nola konpon liteken

 argienak ere ez daki.

 

 Hainbat gaztei kusten dira

 kaleetan gora eta behera

 etorkizunari begira jarriaz

 gehienok beldurtzen gera

 nahiz eta hontara iritxi

 goikoei ajola gutxi

 ondo ibilirik bera

 bainan gutxiena uste denean

 dator guzion etxera.

 

 Herriko festak diran ezgero

 okerrak ahaztu behingoz

 gazte eta zahar denak

 jolas gaitezen gogoz

 soinu eta zarata

 aldiz atsegin baita

 penak ahaztera zatoz

 gero ondoren jarraiko dugu

 berriz bizitzako malkoz.

 


inprimatu