inprimatu
Zuri begira
Izenburua:
Zuri begira
Sinadura:
Iraola, Rufino (Elorri-Arantza)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Rufino

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
875.zk.
Orrialdea:
38-39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Zuri begira

 

Iraola, Rufino

 

 I

 

 Arratsaren ilunak

 gaua dakar gero,

 hotz dagon seaska bat

 jarriko da bero;

 amak txoretzen eta

 aita ere ero

 zutaz egin dut amets

 ia egunero

 

 II

 

 Ez dut palaziorik,

 maitea, prestatu,

 bai, ordea, osorik

 zentozen kezkatu,

 ta ezin zenezake

 besterik eskatu;

 txaxegoa bederen

 baduzu ostatu.

 

 III

 

 Hiru hankan zegoen

 gure familia

 zu gabe egin ginen

 gu ibili ia;

 bizitzaren legeak

 digu bidalia.

 Kukuakin batera,

 hau erregalia!

 

 IV

 

 Udaberri betean

 sortu den lorea,

 gure begietako

 perla dotorea,

 mundu tristea bada

 ta bada pobrea,

 zurekin izan bedi

 piska bat hobea.

 

 V

 

 Zeu kontsultatu gabe

 mundura emana,

 beraz, zerekin duzu

 eskubide dana;

 bai tajuz hezi arte

 ta lortu zer jana

 ez dira geldituko

 aita eta ama.

 

 VI

 

 Aitaren maitasunak

 baldintzarik eztu

 ordain gabe ematen

 duela sinestu,

 baina gerta gindezke

 gu, geu, ere hestu;

 horrelakorik balitz

 zuk ere babestu.

 

 VII

 

 Mundu guziko haurrak

 ditut gaur goguan,

 zure bidez guziak

 bait dauzkat onduan;

 asko goseak hiltzen

 ta abandonuan;

 zu ezagututa zer

 min ematen duan!

 

 VIII

 

 Zure sorlekua da,

 maitea, Euskadi,

 eta maitasun dena

 eskeini berari,

 baina gauza normaltzat

 jo behar da hori,

 lekurik eman gabe

 hainbeste mitori.

 


inprimatu