inprimatu
Gizon txintxo baten harrokeriak
Izenburua:
Gizon txintxo baten harrokeriak
Sinadura:
Iraola, Patxi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Patxi

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1149.zk.
Orrialdea:
55

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gizon txintxo baten harrokeriak

 

Iraola, Patxi

 

 Osasuna dirua

 ta amodioa

 ez dute gizon denak

 nere balioa

 Jaungoikoak emana

 dukat jenioa

 txintxoa izateko

 mundura jaioa

 

 Pameli ederra dut

 daba ederrikan

 ez dute ondo zaindu

 beste beharrikan

 ta txintxo txintxo lana

 eginaz fabrikan

 etxean behar dena

 dakarkit handikan

 

 Lanera nindoala

 goizean lehenguan

 beheko sozidadean

 argia zeguan

 taberna nola leike

 hoinbeste orduan

 makinabat ganberro

 badago munduan

 

 Etxe hortan badute

 nahiko pazientzi

 ezpadira goitikan

 herritara jeitsi

 etzen jende askorik

 bi bakarrik gutxi

 enteratu naizenez

 Txubel eta Patxi

 

 Besteri kaso gutxi

 nik beti nerea

 maisua ere daukat

 gizon dotorea

 erregalatu nion

 oilasko parea

 geroztik errezago

 egiteut tarea

 

 Bururik ez duenak

 zertako txapela

 elizara joango naiz

 guraso bezela

 haurrakin gauza onik

 ez dago bestela

 Jainkoaren beldurrez

 hezi ditezela

 

 Andrea ere umila

 dadukat egitan

 errespetua jartzen

 nik nola dakitan

 ez dabiltza bezela

 hor zenbait tokitan

 senarra kabo eta

 andrea kapitan

 

 Hutseginikan gabe

 meza igandian

 hargatikan bizi naiz

 suerte haundian

 otoitz bat egunero

 bigarren aldian

 emaztea alargun

 gerta ez dedian

 


inprimatu