Larrua beltz
Iraeta, Markox
Beldurrik gabe hasi
gaitezen bertsotan
kantatuz Donostian
zer ikusi dutan.
Hain ikuskizun onak
ez dira askotan
neska mutil-gazteak
zertan egon dudan:
kontainarran ondoan
jo ta ke larrutan
Neskatxa zen polita
ta ondo egina
pena bat da zegola
eztu ta zikina.
Mutiko zarpatsuak
e'in du alegina,
lantegi horretan zen
trebe ta txit fina:
jende mordoxka batez
bete da izkina.
Ilunabarra zen ta
hamarrak aldia.
«Nongoak ote dira»
izan da galdia
ikusirik horien
abilidadia.
Hezurrik neka gabe
irauliak di'a.
Begiraka zeudenek
zuten inbidia.
Prestu eta dotore
sartu dio arrak,
neskak ezin sentitu
lurreko zakarrak.
Ugaritzen badira
holako azkarrak
Donostiak alferrik
ditu hotel zarrak,
baita Maria Cristinak
bere bost izarrak.
Beraz Parte Zarrean
a zer kalentura,
txortan ari ziraden
horien mentura!
Azkenean atso bat
goitik agertu da:
amorante gaisoei
baldeka bat ura.
Azkar baretu zaie
hankarteko azkura.
Bukaeran pasatu
digute txapela
hortan ere neskatxa
ez zegon ergela.
Maina munizipalak
umore txepela,
besotikan hartuta
Inspekzio aldera:
Alkatiantzat berriz
egin dezatela.
|