inprimatu
Nundik nora zabiltza
Izenburua:
Nundik nora zabiltza
Sinadura:
Iparragirre, Xanti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iparragirre Perurena, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1230.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nundik nora zabiltza

 

Iparragirre, Xanti

 

 1

 

 gure bide garbia

 betiko ametsa

 herri gudarientzat

 aterpe babesa

 nundik nora zabiltza

 Lartzabal apeza

 irratitik entzun dut

 agurrezko meza

 zuk badakizu zer den

 askatasun eza

 

 2

 

 haizeak hedatu du

 erihotz ezkila

 abertzale guztihon

 ahotan dabila

 lurrak estaliko du

 zure gorputz hila

 guztia eman duzu

 askatasun bila

 honeraino heldu da

 zure bizi zaila

 

 3

 

 atsedenik gabe

 zu gau eta egun

 lotan dagin herri hau

 atzari nahi zendun

 gu guztiok bilaka

 gintezen euskaldun

 erranaz euskotar hok

 bat egin dezagun

 askatasun bila

 euskaldun fededun

 

 4

 

 politiko gehienak

 gaizki ikusia

 eleiz buruak ere

 alde bat utzia

 baina zuk burrukari

 lotua bizia

 zanpatuei emanaz

 zeneukan guzia

 askorentzat badago

 hor zer ikusia

 

 5

 

 helburu berarekin

 bizitza osuan

 herri lanean eta

 guda erasuan

 zuretzako mugarik

 ez zen Bidasuan

 antzeko asko izan

 balira auzuan

 gaur beste txori batek

 kantatuko zuan

 

 6

 

 abertzale zintzoak

 seme hautatuak

 lagun ahantzi ezinak

 zinez maitatuak

 frantses eta espainol

 zikinen tratuak

 asko dituzte hilak

 eta hondatuak

 zenbat nahigabe zure

 bihotz urratuak

 

 7

 

 bihotza lehertu dizu

 lagunen azkenak

 baziran bai zu ere

 hil nahi zinduztenak

 azken urte hauetan

 zer nolako penak

 anitz idatzi duzu

 ez ordea denak

 lurrak ez ditu behar

 minik garratzenak

 

 8

 

 azkenekoz zugana

 joan nintzanean

 idazten ari zinen

 betiko lanean

 ezin zendun hitzegin

 nahi zendun hainean

 gorputz dena dardaran

 geldi ezinean

 hala ere arma bat

 belaunen gainean

 

 9

 

 eleizak gaitsetsia

 du zure bidea

 estaduko indarrak

 itotzen jendea

 espetxeak beteak

 besteak lurpea

 alduena ahalduen

 lekuan gordea

 azken erihotzean

 zer bakardadea

 

 10

 

 zutik atxikiko dut

 nik zure makila

 bidea jarraitzeko

 askatasun bala

 egin duzunagatik

 zuri esker mila

 agur zure barruko

 garraxi ixila

 gudari hon aitatxi

 haizean dabila

 


inprimatu