Soraluzeri
Iņaki
Bertsoak jartzera nijoa
eskuan daukaten orrian
kalterik egin gabe, gauzak
jarri nai dizut neurrian.
Nola bizi naizen neu
kaletik oso urrian
ze berri dagon aitortzera
nijoa Plasentzi'ko errian.
Orain urte gutxi dala, egin
zuten egundoko zubixa,
lengo sarrari utzi ta
aren babesean berrixa.
iguruko errieri ematen dio
onek amaika inbirixa.
Baņo onek bapo apaindu du
gure Plasentziko errixa.
Erditik dago pasa lekua, ta
ertzean geldik berebillak
apaintzeko jarrita daude
belar ta lore borobillak.
Gauzak orrela jartzeko
bear dira gizon abillak
olakotxe artistak dira
gaur plasentziko mutillak.
Aitortzera nijoa, emengo
gizonak ez dirala nagixak
eta gizurrik esan gabe
esatera nijoa egixak.
Lengo argi zaarrak kenduta
Jarri dituzte berrixak
gabas piztutakoan, zerua
dirudi gure errixak.
Eliz-buru deitzen dan kalean
jarri dute kurutze berria
albuan lorez apainduta
dago egundoko iturria,
udaberritik asi ta negura
arek kentzen digu egarria
gorputza asetzeko orixe da
lurpetik sortzen dan urria.
Erriko eliz-piakin, oroitu
bear degu kristauak ba-gera,
len etzuan asko palta
eroritzeko goitikan bera.
Baņo orain argi berriekin
bapo aldatu dute golpera,
gabas begira jarrita, dirudi
zeruko atian sarrera.
Ez gero pentza, au danik,
txiste edo parabola
esango dizut eliz-peko Ama
Birjiņakin konturatua nagola.
Pintau berria dago ta, ez
dakit zeiņek eta nola
baņo esan leike zerutik jetxita
bizi-bizirik dagola.
Elizako torrean luzeria
nola neurtzera ez nijuan
esango nuke begira jarrita
puntia ez daukala bajuan.
Aren burua ere jarri dute
argi ederrekin lujuan.
Aurki ilargitik ikusiko dute
ordua, Plasentzi'ko erlojuan.
Gauzak orrela jartzeko
agintariak egin bear batzarrak.
Ondo derizkiot gauzak berri
jarri ta kendu txarrak.
Orrela pozik geldituko dira
erriko gazte ta zaarrak.
Alakotxe burudunak dira
gaurko plasentziatarrak.