Loinaz'tar Martin
Iguain, Pedro Jose
-1-
Orra nun gure Jaun Zerukoak
Beretzat zinduen autu
Esker oneko seme on orrek
Bai gogoz era jarraitu
Zure laztasun neke guztiak
Eriotzaz bat, bukatu
Eta betiko zorion billa
Zerurontz ziņan egatu.
-2-
Jaunaganako maitasunean
Karubi sutsu egiņik
Anima danak erosi naian
Zabiltza txit zoraturik
Erbeste-erriro alde eginda
Beņere gelditu barik
Ango ta emengo anai guztiak
Zerura zuzendu nairik.
-3-
Anaitxo oiek irabazteko
Zaude ain gogoi beterik
Egarri orren indarragatik
Iritxi zera azkenik
Gurutze baten zure odola
Ixurtzeraņo bai pozik
Gurutz ortatik otoitz egiozu
Jaungoikoari gugatik.