Nafarroa
Horrare
Oi Nafarroa zerbait etsipen zidalarikan gertatzen
Hego aldera itxaropenez begiak ditut luzatzen
Eta bihotza maitea zuri haizeak deraut zabaltzen
Orduan laster nere tristura irri batez da estaltzen...
Oi Nafarroa zu etzarela Euskadi askok diote
Erraile horik haur euskaldunak deitzen ahaldira ote?
Baina nik egun oi Nafarroa zu zaitudalako maite
Auhen batean erranen dizut "Gurekin zutitu zaite!"
Oi Nafarroa ni gaur umexurtx eta zu beti azkarra
Zure lurra dut ezin bestean munduan ama bakarra
So urdinean atxeman bait dut bizitzerako pindarra
Bizi naizeno zinez bihotzez izango dut Nafartarra...
Oi Nafarroa, Otxozelaian ikusi ditut laminak
Begi materialak busti derauzkit haien negar zein saminak
Harpe beltzean agertu zaiztan euskal herriaren minak
Arrotz bortitzak zituen lehen bere ezpataz eginak...
Oi Nafarroa arrotzen pean hor zaudena bi zatitan
Gure hobeki biltzeko eta hezteko beren ongitan
Benafarroa ta Nafarroa omen gare mundu huntan
Baina betiko Nafarroa bat egonen da nere baitan!
Oi Nafarroa Aristarena mendiko Arrano Beltza
Haren hegalak iduri, airez bete da zure bihotza
Zure erregen besoak egi bihurtu bait du amentsa
Aments haundia eta zabala euskal lurraren agintza...
Oi Nafarroa Orreaga-ko gudutik sortu zarena
Arratz indarra makilarekin atzo suntsitu duzuna
Alta egia zazpi haurretan ederrez zaren lehena
Baina Zantxoren kateak estali dizu Askatasuna!
Oi Nafarroa, aldartu zare Amaiureko hirian
Arrotzak zaitu erre suaz ta ito odol gorrian...
Leherren Suge begiak sutan arizan da garrasian
"Noiz gare beraz euskaldun haurrak biziko gure herrian ?"
Oi Nafarroa Donapaletik Garazin gaindi batua
Iruņan dago lehen erregek hiru saindu hautatua
Baina gaur egun Nafarroaren auhena dut aditua
Uste gabean hiltzera doa primaderan arraztua...
Oi Nafarroa nun da gurea den Hitzkuntza maite hura?
Ni hemen nago bihotza leize, galdura hurbil tristura...
Nehoiz ez zaiten Nafarroa hil makil dezagun eskura
Ba dakit zein den sendagarria askatasun arrangura
Ba dakit zein den sendagarria askatasun arrangura
Oi Nafarroa nere gorputza euskal lur da bihurtuko
Orduan laster mendi gaineko elur zikinak urtuko
Nere odola, arbola baten sapa da bilakatuko
Eta egian sekula nrhork ez du arbola moztuko...