Nai al dezute jakiņ
Hiriarte (?)
1-
Nai al dezute jakin ene nai-bizia
Jangoiko onarentzat da nere min guzia
Nigan ari naiz gogoratzen
Noiz ikusiko dedan ene jainkoa:
Ezin bestela biziz ai! iltzera noa.
2-
Ura daukat betiko nere biotzean,
Ura gabe ezin det atseden lurrean;
Arengana noa lasterka
Eutsi ta piztu dezan ene gogoa
Ezin bestela biziz ai! iltzera noa.
3-
Itsasoan arraina ez doa beitara
Ni bezin gogoz eta ni bezin lasterka;
Ezautzen baitet ura dala
Nere gogoaren janari gozoa.
Ezin bestela biziz ai! iltzera noa.
4-
Aizea alde, ontzi bat ez dijoa kaira
Ezta ere txori bat ain arin kabira,
Ni janari gozo artara
Maitasunez suturik noan bezela.
Ezin bestela biziz ai! iltzera noa.
5-
O mai zoriontsua, Jauna det janari!
Aren odola bera det emen edari!
Arentzat izango da beti
Ene biotzeko maitasun osoa
Ezin bestela biziz ai! iltzera noa.
6-
Aurreko janariak, gaitza etortzean,
Uzten dira guziak sendatzeko ustean:
Baiņa nere gaitz guzietan
Ori det nik sendagarri guzizkoa;
Ezin bestela biziz ai! iltzera noa.
7-
Beste sendagarriak, sendatu baņo len,
Beren iguiņaz gaitza didate aunditzen.
Ayek oso iguingarri zaizkit.
Zu berriz oi! zeņen atsegin-ozoa.
Ezin bestela biziz ai! iltzera noa.
8-
Ayek beren iguiņaz barrua dute iltzen,
Ta zuk zere gozoaz piztu ta poztutzen.
Etzaitut utzi nai bein ere,
Nik zu, ene osagarri guzizkoa:
Ezin bestela biziz ai! iltzera noa.
9-
Oi! laster ezpanauzu, Jauna, pozkidatzen
Ene gogo bizia ez dezu asetzen;
Aulduko naiz ta izango eztet
Zuri au berriz esateko ala indar:
Ezin bestela biziz ai! iltzera noa.