ETBn erdara sartu nahi dutela eta
Haritz
ETB eta erdara
jarri diguten gaia da
horregatikan astindu behar
bertsoen ganbara
ondoren jaurti plazara
bertsozaleen askara
nola nahi duten Euskara hil da
bota errekara.
Kontrakoak daude nonahi
da telebistan ere bai
eta batik bat jende gaztea
jarri bedi ernai
berari so aste ta jai
baina gu ez gaude lasai
ikastoletan ikasi dena
galtzerik ez da nahi.
Erdara arrotza sartu
ta bera nahi da indartu
Euskaran kontra den erauntzia
ezin da atertu
hori ez dezaten lortu
egon behar degu gertu
ondoren degun kimu berria
ez dadin ihartu.
Duten jarrera eskasa
ulertzen dago erraza
ardi itxuran agertu nahi ta
otsoaren traza
erdarari eman baza
Euskara nahi da frakasa
ondo dakite Herriarentzat
hau dela arnasa.
Euskararen eragina
zokoratzeko jakina
nagusi hoiek berekin dute
Madrilen dotrina
erdara dute birjina
gurea berriz sorgina
Inkisizio garaia balitz
bazen errekina.
Erre edo ta desegin
guretzat hori da berdin
gogor saiatu beharra dago
hau gerta ez dadin
badegu nahiko zeregin
zorroztu hotz eta hagin
gurea data lotsarik gabe
Euskeraz hitzegin.