inprimatu
Lehenagoko adixkidea
Izenburua:
Lehenagoko adixkidea
Sinadura:
Harinordoki, Jean L. (Laka)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Harinordoki, Jean L.

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1239.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lehenagoko adixkidea

 

Laka, Jean Luis

 

 1

 

 Arras ustegabean joan den egunean,

 aspaldiko lagun bat jin zerautanean,

 lehenik senditu dut poz bihotz barnean,

 gero aldiz beltzuri, gure aintzinean

 bere haurrer erderaz mintzatu denean.

 

 2

 

 Ene bixtan hartzeko frantsesez horrela

 uste dut harek nitaz guti dakiela;

 haur gaixoer erderaz ari zitzaiela,

 jakinez ni sofritzen egonen nintzela,

 iduri zait euskaraz mintzatuko zela.

 

 3

 

 Ene mutil lagunak euskaraz bakarrik

 zeren dakien eta guti erderarik,

 emaztea halaber nik dakidalarik;

 ez erabiltzekotan gure hizkuntzarik,

 kunplimendu urrisko dukete nitarik.

 

 4

 

 Adixkide baginen, zerbaitetako zen:

 haurrean kantuari ginelakotz lotzen;

 kantatu ukan dugu hanbat aldiz ozen,

 euskaldunen bihotzak gintuen berotzen,

 nolaz demontre da gaur hoin apal erortzen

 

 5

 

 Lagun haren gaizkia gaur dut ezagutzen;

 euskaraz mintzatzeko orduan mututzen;

 adixkidetasunak ahal balu laguntzen

 Euskadiko famili zonbait euskalduntzen!

 Frantsimentkeri horrek baigaitu iluntzen.

 

 6

 

 Euskara baztertzaile, ahalge gabea,

 zutaz aski ohartzen ote da jendea?

 agian aldatuko zait adixkidea!

 zer egin behar dugun da nere galdea

 erdalduntzen bazauku gur iparraldea.

 

 7

 

 Haurraren dretxoetan da sakratuena

 arbasoen mintzaira, eta ez bertzena;

 beraz eginbidea da bakotxarena,

 hanbat gaxto egi hau entzun ez duena,

 tontoagoa baita beharri motz dena.

 

 8

 

 Euskaldun adixkideez beti gira gose

 nahiz gohainditurik gertatu oraintxe;

 gaur ere norat haize eta harat aise,

 oihukatu dezagun goraki berriz'e

 Euskal Herri maitea ez dela Parise.

 


inprimatu