Aitamek sortu naute
Laka
Aitamek sortu naute
betikotz euskaldun,
zerura buruz nago
heietaz eskerdun,
etorkizun bakarra
biziaren lagun,
gizontasun leiala
ezin uka egun.
Lekuko maitasunak
mintzaira egin du,
herritarrak bihotza
ez dezake saldu,
nola erresinola
kanturik ez badu,
ni ere hola naike
euskara ez banu.
Izaiteaz herriak
eman daut hazkurri,
arbasoen ohidurak
zainetan ezarri,
hain azkar xurgaturik
haurrak ber amari,
odola bero daukat
ene euskarari.
Itzain arrotzak nahiz
nortasuna kendu,
nik neuria deraukat
izaitez sakratu,
ene euskaldungoa
ezin dut aldatu,
gizona ez da behar
pildarentzat hartu.
Gazte maitea dautzut
errangoa zuri,
ama baten galdea
bere umeari,
euskara jos dezazun
zure bihotzari,
haren hiltze auhena
ez dezazun adi.
Goiko oihu samina
euskal herriari,
mendek egin «etxea»
ez dadin erori,
nortasunaren jabe
izan zaiten beti,
herria xuti zaiten
xuti euskarari.
|