inprimatu
Minbizia
Izenburua:
Minbizia
Sinadura:
Aierbe, Joxe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aierbe, Joxe

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
407.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Minbizia

 

Aierbe, Jose

 

 Nola edo ala bukatu bear

 mundu ontako bizitza,

 jaio giņanok or degulako

 ain beltz zaigun eriotza;

 nekez da ona izatea nai,

 orren atzetik gabiltza,

 Baiņa Jaunaren esku dago-ta

 berea da azken itza.

 

 Naiz garraztasun asko izanik

 berez il bear bakarrak,

 ori gogoan degula bizi

 gera emen mundutarrak.

 Gazteak noiznai, ta eskaporik

 ortik ez daukate zarrak,

 ikaratutzen gaituana da

 ainbat supritu bearrak.

 

 Ia iņola ezin igaro

 degu oraintxe egunik,

 belarritara iritxi gabe

 minbiziaren izenik.

 Eta bai al da entzundakoan

 dardar egiten ez dunik?

 geien kezkatzen gaituan gaitza

 dala esango nuke nik.

 

 Aitatu utsak sortzen baitigu

 otzikara gorputzean,

 ortik pentsatu zor izango dan

 geuregana etortzean;

 zoritzarrean alakorikan

 gertatutzen dan etxean,

 pixkabateko irabaziak

 laister dituzte utsean.

 

 Alegin danak egin ondoren

 lortzen danean, gaitzerdi,

 sendatzen dana ba-dualako

 berekin zerbait alderdi;

 baiņa gaitz onek jotzen duanak

 izanik ainbat pikardi,

 erremedioik ezta alperrik

 bai diru ta bai izerdi.

 

 Sendagillea asten danean

 ezer osan nai ezikan,

 galdetu eta geronek ziur

 ez dakigu oraindikan;

 obe bearrez egingo dute,

 nik ez dakit zergatikan,

 dakitena da, andik aurrera

 ez dala izaten onikan.

 

 Munduan diran jakintsu trebe

 ospetsu eta aundiņak,

 ondo dakigu, ari dirala

 urtu bearrean muiņak.

 Sendagaienbat asmatu nairik

 sendatzeko bizi-miņak,

 baiņa ez beti egi biurtzen

 gizonaren alegiņak.

 

 Aurrera erruz egin dutela,

 ez dago esan bearrik.

 artu dituzten neke ta lanak

 danak ez dira alperrik;

 jakintsu oien buruan dago

 pentsamentu au bakarrik,

 egun batean lortuko dala

 ezpada ezer okerrik.

 

 Ojala gutxi paltako balitz

 egun ori irixteko,

 bearrean da, estu daudenak

 batez ere, lasaitzeko.

 Gaitzaren mende aurkitzen dana

 zuzenean sendatzeko,

 eta sanoak, kezkarik gabe,

 lasaiago bizitzeko.

 

 Erremeioa nun billa leiken

 ain gaiztoa da asmatzen,

 izan leikenik ere askotan

 ezpaizaigu iruditzen;

 nere buruak une onetan

 orra zer duan galdetzen,

 orren kontrako belarrik iņon

 ia ez al dan jaiotzen?

 

 Iņork etzaitu begiz ikusten,

 eta dirudi gezurra,

 ain ikus-gaitza izanik nolaz

 zu ainbateko maltzurra?

 Zuretzat txarrik ezer ez da ta,

 zorrotza dezu muturra,

 txitxi xamurra bezela asten

 dezu mami ta ezurra.

 

 Entzun izan det, sortzen zaudela

 gorputzaren barrenean,

 lotan bazeunde bezela agertzen

 zaitugula aurrenean;

 baiņa etzera zintzo ibiltzen

 beti gure esanean,

 esnatu eta asten baizera

 gaitz egiten zuzenean.

 

 Zertan ez dezu lotan irauten

 gu bizi geran artean?

 ez al dakigu esna egoterik

 ez daukagula batean?

 Gero zuretzat izango gera

 emengoak egitean,

 bienbitarte utzi zaiguzu

 xomorro, arren, pakean!

 

 Konturatzen naiz au izan dala

 amets bat balitz bezela,

 eta parrezka egon diteke

 gure xomorro txepela;

 esanaz, oiek uste al dute

 orren txoroa naizela?

 janari otzik etzait gustatzen,

 naiago det jan epela.

 


inprimatu