inprimatu
Gazte baten aitormenak
Izenburua:
Gazte baten aitormenak
Sinadura:
Aierbe, Joxe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aierbe, Joxe

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1043.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gazte baten aitormenak

 

Aierbe, Joxe

 

 Gazte batekin hitz-aspertu bat

 egin berria nauzute,

 agian, naiko arrigarria

 irudituko zaizute.

 Nik ez nuan behartu,

 bera bait zan ausartu;

 nork entzuna behar dute

 esan zidanen berri guztiok

 laister izango dezute.

 

 Askotan esan oi degu gazte

 denboran nola sufritu?

 Baina guk uste baino geiagok

 naiz hala ez iruditu.

 Badituzte, bai, penak

 eta dituzten denak,

 barruan ezin kabitu,

 geientsuenak kontatu arte

 mutila etzan lasaitu.

 

 Jakin ezazu nagoela ni

 ogei urtetik pasia,

 eta ikasi nezakeena

 aspalditxo ikasia.

 Baina nun dago lana:

 beharrezkoa dana,

 nun dago irabazia?

 Horrela pasa behar al degu

 gure bizitza guzia?

 

 Badakit batek baino geiagok

 alpertzat hartzen gaitula,

 eta, onenean, zuk ere gauza

 bera usteko dezula.

 Lana egin nai degu

 kupirarik eztegu;

 dunak eman dezaigula,

 proatu gabe zer geran, inork

 eztu jakingo sekula.

 

 Noiz arte eztakit, baina gaurdain

 bizi naiz gurasoekin,

 ai zer nolako etorkizuna

 daukaten haiek nerekin!

 Mantendu eta jantzi,

 naikoa penitentzi,

 gaurko bizimoduakin;

 nik bitartean irabaztea

 oraindik zer dan ez jakin.

 

 Dirua eztet sekula ere

 itsu-itsuan gastatu,

 norberarena eztanarekin

 ezin daiteke jostatu.

 Zintzo ibili arren,

 poltsatik beti erren,

 eta hori naiz ez gustatu,

 al dun guztia ematen dunai

 nola geiago eskatu?

 

 Nere guraso maitagarriak

 ia eskolarik gabe,

 askoz lenago eginak ziran

 beren buruaren jabe.

 Hamalau urterekin,

 lanari zien ekin;

 naiz nik jakin haien doble,

 haiek orduan egin zutena

 egin banu askoz hobe.

 

 Era honetan ni neu bakarrik

 nagonik ezazu uste,

 baina geienek ez dirudite

 daudenik ni bezain triste.

 Ez bait gera berdinak,

 haiek buruko minak,

 bai igande ta bai aste,

 kentzeko beste erremedio

 batzuk bilatzen dituzte.

 

 Maite bat badet eta hor nabil

 berarekin txoraturik,

 ezetzik eztit esaten baina

 gau eta egun kezkaturik..

 Ez bada atzeratzen,

 da beste bat bilatzen,

 egoera ikusirik;

 bene-benetan maite nauela,

 hortan eztago dudarik.

 

 Bizi-poza ta itxaropena

 dijoazkigu gain-bera,

 noiz arte iraun behar du honek?

 hori da gure galdera.

 Konpon bedi lenbailen,

 berandutu baino len;

 oraindik zerbait bagera,

 bestela erdiak edo geienek

 betiko galduak gera.

 

 Horra gazteak egin zizkidan

 aitormen batzuk azaldu,

 oso laburki esanak dira,

 ezin geiago zabaldu.

 Kezkati utzi nindun,

 garbi hitzegin bait zun,

 eta arrazoi ez al du?

 Horrelakoak ez daitezela

 inolako moduz galdu!

 


inprimatu