inprimatu
Gaur eguneko bide zabalak
Izenburua:
Gaur eguneko bide zabalak
Sinadura:
Aierbe, Joxe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aierbe, Joxe

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
300.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gaur eguneko bidezabalak

 

Aierbe, Jose

 

 -1-

 

 Gaur eguneko bidezabalak

 sarritan dira gorritzen,

 zorigaiztoan, odol geiegi

 ari baita ixuritzen.

 Iņoren aurka ez det egin nai,

 baņa neri iruditzen,

 amarretatik zortzitan ondo

 ez geralako ibiltzen.

 

 -2-

 

 Ba-dakit nere dei eskasekin

 ez det kenduko negarrik,

 baņa nai nuke entzuleentzat

 ez izatea alperrik.

 Ainbeste lagun il da zauritzen

 ikusiakin bakarrik,

 jende-gitxitze askorik bada,

 ez degu gerra bearrik!

 

 -3-

 

 Ezbear askon gertakizuna

 dago gure eskuetan,

 geren erruak izaten dira

 beintzat momentu askotan.

 Adimen gutxi azaltzen degu

 zenbait aldiz buruetan,

 eriotz-zale gerok gerala

 ba-dirudi batzuetan.

 

 -4-

 

 Len esan dedan bidezabalak

 gerogo ta estuago,

 orko kamioi, kotxe ta moto,

 nunbait aukera ba-dago.

 Salla galantik ikusten degu;

 aurrera berriz geiago,

 oņezkoentzat lekurik ere

 oraintxe ia ez dago.

 

 -5-

 

 Ugaritasun ori baleike

 ez izatea onena,

 lotsik gutxien duena beti

 izaten baita aurrena.

 Nunbait oraindik ikasi gabe

 bidea dala danena,

 arrixku asko ditu berekin,

 baņa ori ez da txarrena.

 

 -6-

 

 Nere iritziz auetxek dira

 gure etsai gogorrenak,

 ez-jakiņa ta aundinai asko,

 arrokeri nabarmenak.

 Gau-illuneko ateraldiak,

 geixko beterik barrenak,

 emakumeak ere ez dira

 ordun lagunik onenak.

 

 -7-

 

 Edariekin, batez ere gu,

 gaudenean sasoituak,

 alakoeta ez gaude iņor

 atzera egiten oituak.

 Eskutan degun motorrarekin

 geure ustetan Jainkuak,

 ondorenean izaten dira

 sarritan emen kontuak.

 

 -8-

 

 Aundinai eta arrokeriak

 egiten ditu bereak,

 beti arrazoi degula uste;

 bi e guzien jabeak.

 Era orretan ibiltzen gera

 errespeturik gabeak,

 dana geuretzat artzen badegu

 nola ibili besteak?

 

 -9-

 

 Beste arrixku aundiko gauza

 azkarregi ibiltzea,

 ontzat iņola ez degu artzen

 iņork aurrea artzea.

 Alkarren leian naiago degu

 ortxe muturrak austea,

 obe genduke atzetik baņa

 osorikan irixtea.

 

 -10-

 

 Bear giņuzken zentzu guziak

 sano ez ditugunean,

 arrixku latza dago gurekin.

 ta... argi aldamenean!

 Mendean bear genduken tresnak

 nai duna egiten danean,

 gauza onikan ezin itxaron

 ala gertatzen danean.

 

 -11-

 

 Zintzo ta zuzen ibiliarren

 okerra diteke errez,

 ta errezago buru-galduak

 jartzen bagera aurrez-aurrez.

 Erru duenak ordaindutzea

 bakarrik balitz ezer ez,

 baņa sarritan kulpa gabeak

 uzten ditugu negarrez.

 

 -12-

 

 Norbaitek aintzat artu baditu

 orra nere iritziak,

 zenbat naigabe sortu lezaken

 jatorki ez ibiltziak.

 Ez al gaituzte errukitutzen

 or galtzen diran biziak?

 maita ditzagun geren buruak

 ta lagun urko guziak.

 


inprimatu