inprimatu
Euskaldun baten kezkak
Izenburua:
Euskaldun baten kezkak
Sinadura:
Aierbe, Joxe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aierbe, Joxe

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
351.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskaldun baten kezkak

 

Aierbe, Jose

 

 -1-

 

 Denbora asko ezta

 oraindik pasia,

 euskera osa naian

 nintzala asia.

 Zartzera zaillago da

 gaztetan utzia;

 burua ere leike

 sobra gogortzia,

 orain ezin ikasi

 nai dedan guzia.

 

 -2-

 

 Gaztetan aukerarik

 ez gendun izandu,

 bear bezela ordun

 ez ginduzten zaindu.

 Oker ura kolpean

 guk nola zuzendu?

 Baña egoki asko

 norbaitek esan du,

 ikasteko beiñere

 eztala berandu.

 

 -3-

 

 Idazten da irakurtzen

 ezertxo ez nekin,

 irakasle bat bear

 biotz onarekin;

 oraindik ba-dira-ta,

 ba-nuen nerekin,

 orrela ikasi det

 zeozer berakin,

 gutxiñak ere ainbat

 bear luke jakin.

 

 -4-

 

 Nere jakinduria

 utsaren urrengo,

 egia aitortzea

 obe da lenengo.

 Bakarrik banintz kezkik

 ez nuke izango,

 baña euskaldun asko

 nere gisan dago,

 itzegiten jakin da

 ezer ez geiago.

 

 -5-

 

 Oiek ola dirala

 zer zaigu gertatzen?

 nere iritziz oso

 erreza asmatzen.

 Idaz-lan asko asten

 gera irakurtzen,

 ta naiz denbora asko

 pasatu pentsatzen,

 erdi-baraurik sarri

 gerade gelditzen.

 

 -6-

 

 Ulertzen ezteguna

 guk irakurtzia,

 esan diteke dala

 denbora galtzia.

 Euskera nai badegu

 egiz indartzia,

 eta zaletasuna

 berriro sortzia,

 onena izango da

 trabik ez jartzia.

 

 -7-

 

 Euskera indar artzen

 nai bada ikusi,

 idazle ta irakurle,

 bat egiten asi.

 Ez gaitezela joan

 alkarren igesi;

 laisterka egitea

 nai degu lenbizi,

 eta oraindik oiñez

 eztegu ikasi.

 

 -8-

 

 Idazleak egingo

 didaten galdera:

 zuen irakasleak

 orain gu al gera?

 Orri erantzuteko

 ba-daukat aukera,

 batere galdu gabe

 ezertan denbora,

 egin dezazuteke

 beraren papera.

 

 -9-

 

 Idazteko garaian

 au izan goguan,

 zuen idaz-lana nork

 irakurtzen duan.

 Gogorapen orrekin

 idatzi orduan,

 ala oso denbora

 gutxiren barruan

 frutua emango du

 nai degun moduan.

 

 -10-

 

 Irakurleok ere

 esna lo-zorrotik,

 al deguna egiñaz

 geure alderditik.

 Ulertzen ezteguna

 artu iztegitik,

 ainbat egin dezagun

 euskerarengatik,

 baldin maite badegu

 biotz biotzetik.

 


inprimatu