inprimatu
Egunkari illa
Izenburua:
Egunkari illa
Sinadura:
Aierbe, Joxe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aierbe, Joxe

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
308.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Egunkari illa

 

Aierbe, Jose

 

 -Urriak 5-

 

 Aita ta amak zuek oraindik

 ezer ez dakizutela,

 gaurtik aurrera ba-det bizia

 beste ainbatek bezela.

 Utsen urrengo izanagarren

 pentsa zerbait ba'naizela,

 ba-dakit begi urdiņarekin

 nexka izango naizela,

 loreak ere gogozko eta

 nik maiteko ditutela.

 

 -Urriak 19-

 

 Apur bat azi arren oraindik

 ain txikia arkiturik,

 bakarrik ezer ez nuke egingo

 ez banuke laguntzarik.

 Amak lan guzik egiten dizkit

 ezer ez dakielarik,

 ez daki ere ni nola naukan

 biotz azpian sarturik,

 eta azitzen ari naizela

 berri odola Kendurik.

 

 -Urriak 23-

 

 Arpegitxoan agoa ere

 asia dago egiten,

 aurki parrezka asiko naiz ta

 gero berriz itzegiten.

 Beste guziak bezela Ama!

 lendabiziko esaten,

 norbait naizela ez dakit nortsuk

 beraz ukatu lezaken,

 ogi apurrik txikiaa ere

 ogi ez-alda izaten?

 

 -Urriak 27-

 

 Ain zuzen ere gaur asia da

 lanean nere biotza,

 eta artu du ten gabeko

 oso egin bear latza.

 Luze bezela berdin liteke

 ura izatea motza,

 bakarrik dakit gelditzen bada

 neretzako eriotza!

 baņa oraingoz ez naiz azkena

 baizik asi dan bizitza.

 

 -Azaroak 2-

 

 Atzo baņo gaur aundiago naiz

 beti nijoa azitzen,

 ankatxo eta besoak ere

 ari-zaizkit tajututzen.

 Baņa oraindik noiz asiko naiz

 ni nere buruz ibiltzen?

 Lasterka nere ankatxo'ekia

 ama zugana urbiltzen,

 aita zu ere besarkatzeko

 nere besoak zabaltzen

 

 -Azaroak 12-

 

 Leen ez-nituan beatz txikiak

 sortu zaizkit eskuetan,

 zeņen txikiak diran oraindik

 arrigarria benetan.

 Baņo bizkorrak izango dira

 beren eginkizunetan,

 loreak bildu ta arkumetxoak

 maite beste batzuetan,

 esku soņua jo ere berdin

 aparteko lekuetan.

 

 -Azaroak 20-

 

 Sendagilleak gaur esan dio

 nere amari lenengo,

 andrea zure barruan noski

 beste bizi bat ba-dago.

 Ez-alzidazun ama entzuten

 esaten nizun lenago,

 alkarren berri jakiteko ere

 oso urruti ez-nago,

 baņa ez-dakit gaur poztu zeran

 ni zoraturikan nago.

 

 -Azaroak 25-

 

 Aitak oraindik ez-dute jakin

 ni nexkatoa naizenik,

 bixkiak edo mutil naizela

 egongo dira esanik.

 Zer ustegabe artzeko dauden

 ori bakarrik dakit nik,

 izena ere erabaki det

 ama Mirari izanik,

 nik ere berdin nai det jartzea

 ez det nai beste izanik.

 

 -Abenduak 10-

 

 Umeak sortzen geran ezkero

 jartzen degu naiko neke,

 gauz ori ama-danak bakarrik

 egitan esango luke.

 Baņa euk orain arpegitxo au

 ikusiko ba'zenduke,

 nik nai bezela zure antzeko

 naizela esan dezazuke,

 eta ondoez danak aztu ta

 musuka jango zenduke.

 

 -Abenduak 13-

 

 Pixkat argitzen asiagatik

 illun dago neretzako,

 gogorik asko badaukat ama

 illunpetik irtetzeko.

 Nere begiak zabaldu eta

 mundu ori ikusteko,

 orko eguzki mendi itxaso

 zertsu diran jakiteko,

 zeņen ederra zeran zu ama

 ikusi eta esateko.

 

 -Abenduak 24-

 

 Zure taupadak entzun nezazke

 naiz zuk ez entzun neriak,

 ez naiz arritzen abek izanik

 txiki ta indar-gabiak.

 Ba-dakit zenbait ama eztula

 pozten aurra ekartziak,

 naiago dute lasai bizi ta

 egin ditzela bestiak,

 baņo olakorik eztu pentsutu

 iņoiz nere ama maitiak.

 

 -Abenduak 26-

 

 Lenago ere ba-nekien nik

 ba-zirala egun beltzak,

 eta etsaiak menderatutzen

 izaten zirala gaitzak.

 Baņa ez nekien ziņatenikan

 orren guraso eskasak,

 neri bizia ola kentzeko

 zer zeran nere akatsak,

 alper gaiztuan ez-ditut egin

 orain arteko ametsak.

 


inprimatu