inprimatu
Bertsoak bertsolarieri
Izenburua:
Bertsoak bertsolarieri
Sinadura:
Aierbe, Joxe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aierbe, Joxe

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
435-436.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bertsoak bertsolariei

 

Aierbe, Joxe

 

 Berriro bertso batzuk

 jartzeko asmoan,

 gai bat aukeratu det

 ona dalakoan.

 Artu nai ba-lituzke

 norbaitek gogoan,

 bertsolariarentzat

 dira oraingoan.

 

 Bertsolariak daude

 bi eratakoak,

 idazlariak eta

 aoz-aokoak.

 Bi erata egiten

 naiz egon bapoak,

 aoz-aokoentzat

 dijoaz gaurkoak.

 

 Eskeintzen dizkizutet

 dauzkaten almenak,

 zuentzat nai nituzke

 betsorik onenak.

 Aipatu izan ditut

 askoren izenak,

 zuek baiño meritu

 geio ez dutenak.

 

 Bertsolari bikaiñak

 ba-ziran lengoak,

 txarragoak ez dira

 bate oraingoak.

 Asko ta geientsunak

 mailla berekoak,

 «EUSKERA» goratutzen

 berak lenengoak.

 

 Jai-aldiak egiten

 dira aldi ontan,

 ikastolaren alde

 ia geienetan,

 Naiz sari gutxi jaso

 olako lanetan,

 apenas daudenikan

 bertsolari paltan.

 

 Bertsolaritan ez det

 uste dagoenik,

 gure izkuntzen alde

 egiten ez dunik.

 «EUSKERA» bai al-dezu

 zuk beste lagunik?

 bertsolariak ainbat

 maite zaituenik.

 

 Euskalerrian ez da

 izango erririk,

 bertsolariak kanta

 gabeko txokorik.

 Pasa-azten dezute

 moment goxorik,

 zuek gabe ez baita

 egiten pestarik.

 

 Leku guzietatik

 deika etortzeko,

 bearrezkoak nonbait

 pestak edertzeko.

 Gogozoak ez izan

 arren danentzako,

 atsegiñagorik zer

 euskaldunontzako?

 

 Bertsolariak nontsu

 an euskal-zaliak,

 euskaldunak non diran

 an bertsolariak.

 Orra bi gauza iñoiz

 berezi gabiak,

 bat galtzen baldin bada

 galdu dira biak.

 

 Zori onean gurt

 izkuntza laztanak,

 oraindikan ez ditu

 galdu doai danak.

 Kemen gutxi, ori bai

 len indartsu zanak,

 argatik iraun-azten

 baditugu lanak.

 

 Itxaropenik iñoiz

 ez dezagun galdu

 egin bear deguna:

 dagonari eldu.

 Dakigunak itzegin

 besteai zabaldu,

 bertsolariak ere

 ori egiten du.

 

 Euskerak ba-dauka gaur

 naikoa suerte,

 bere urretxindorrak

 zuek bait-zerate.

 Galduko dan beldurrik

 ez daukagu bate,

 zuen abots goxoa

 entzuten dan arte.

 


inprimatu