inprimatu
Berrio ta Ortiz
Izenburua:
Berrio ta Ortiz
Sinadura:
Aierbe, Joxe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aierbe, Joxe

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
312.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Berrio ta Ortiz

 

Aierbe, Jose

 

 -1-

 

 Ain berri kezkatiak

 asirik zabaltzen,

 bereala jendea

 asi zan belurtzen:

 «mendira joan ziranak

 ez dira etortzen...»

 gauz onik ez genduen

 inork esneratzen.

 

 -2-

 

 Geroztik erne zeuden

 begi-belarriak,

 noiz entzungo, beti zai,

 albiste berriak.

 Etzaizkigu irixten

 gero ta obiak,

 azkenengoak berriz

 txit penagarriak.

 

 -3-

 

 Jarritako plazoak

 bete ziranean,

 «aiek ez datoz eta,

 goazen zuzenean!»

 Ala asiak ziran

 gau ta egun laean,

 illak topa dituzte

 biak azkenean.

 

 -4-

 

 Billatu zituzten da...

 gero komeriak!

 inguratu eziñik

 dira ibiliak.

 Alako parajetan

 zeuden eroriak,

 etziran, ez, makalak

 aien baloriak!

 

 -5-

 

 Zergatik izandu dan

 oien eriotza,

 zerk gelditu diote

 betiko biotza?

 Ezbearra batetik,

 bestetikan otza,

 nortanai ere beintzat

 erremate motza!

 

 -6-

 

 Erramun Ortiz eta

 Frantzisko Berrio,

 jatorrak izatez da

 askotxo balio.

 Naigabetuak gaude

 au dala medio,

 Gipuzkoa guziak

 negarra dario.

 

 -7-

 

 Mendi muturrak ziran

 zuen gogozkoak,

 etzinduzten beldurtzen

 iñoiz arrixkoak.

 Igo zenituzuten

 oraiñartekoak,

 geiago ez nai nunbait

 gure Jaungoikoak.

 

 -8-

 

 Iñork egin ez duna

 egin nai zenduten,

 beste buruz-biderik

 zuek etzenduten.

 zoriona an zala

 uste al zenduten?

 arki dezazutela

 beste toki baten.

 

 -9-

 

 Arkaitz beldurgarria

 Naranjo de Bulnes.

 mendizale guziak

 aitortzen dutenez.

 Eskarmenta nai dunak

 orain ba-du zeiñez,

 udaran joan beti;

 neguan bein ere ez.

 


inprimatu