Batzuek geiegi
Aierbe, Jose
-1-
Mundu zar au daukagu,
ikusten degunez
naikoa aldrebes,
zuzentzeko, oraingoz,
itxaropenik ez.
Irudituagatik
ederra itxurez,
sakondu eta jarri
gindezke negarrez,
batzuek geiegi ta
besteak ezer ez!
-2-
Amerikak, batetik,
bestetik, Rusiak
dira nagusiak,
beren mende arturik
lurralde guziak.
Naikoa izanarren
ez daude asiak,
illargira joan nairik
ordabiltza biak,
bitartean, lurrean,
jendea gosiak.
-3-
Goialde ortan dabiltz
proan gogotikan
derrotxaturikan
jakin nai nuke zenbat
diru alperrikan;
emen ezpalegoke
dagon premirikan
ez liguke emango
olako miņikan,
bertan ez al daukate
zeiņi emanikan?
-4-
Illargi'n eta Marte'n
norbait bizi danik
ori dakienik,
oraindik ez det uste
iņor dagoenik.
Inguratuak dira
zerbait jakin nairik,
tresna baliosoak
aruntz bialdurik,
bai ote dabilkite
intentzio onik?
-5-
Egin dezagun kontu
bizia ba-dela,
lurrean bezela
eta beren atzetik
auek dabiltzela.
Ezin pentsa an onik
egingo dutena,
beste aldera emen
oituak daudela,
kanpokoak naiago
dituzte bestela.
-6-
Jainkoanak izanik
bata ta bestea
on da jakitea,
ez duela iņork nai
aztuta uztea.
Duenak ez dunari
zerbait ematea,
maitasunaren bidez
alkartzen astea,
anai jatorren gisan
bizi izatea.
-7-
Asko lezakeana
emale txarrena
beretzat nai dena,
nola izan lezake
olako barrena?
Iņori ezin opa
geiegi dutena,
pentsatzen jarrita ere
ez al da au pena?
goseak dagonari
emaiok jatena!
-8-
Aurrerapenak dira
bai bearrezkuak
eta bidezkuak,
baņa berekin ditu
naiko arrixkuak.
Onerako bezela
dira txarrekuak,
auetatikan asko
alkar galtzekuak,
sortuko ezpalira
obe alakuak.
-9-
Gure aitonak sarri
esaten zutena,
il ziran... zer pena!
baņa ba-da esan bat
aztuko etzaitena.
Eskolarik ez baņa
asko zekitena
denborak eman digu
arrazoi onena:
ĢEne, aurrerapenak
galduko du denaģ!
-10-
Asko goseak iltzen,
besteak gaxorik
nolabait bizirik,
ezpaitute ezagutu
janari goxorik.
Goseak ba-dakigu
ez dula txantxarik,
bizitzeko bai ote
daukate pozarik...
alakoari ezin
eskatu pakerik.
-11-
Mixeri latza dago
nazio prankotan
nai baņo geiotan,
besterik gabe aski
jarritzeko sutan.
Ogia eskeintzea
obe alakotan
baņa ez dute ori
egiten askotan,
baizik armamentuak
ipiņi eskutan.
-12-
Ezin bizia baņo
lagun txarragorik
ote da besterik?
asarretzeko bera
naikoa bakarrik.
Ala dagoenari
ez eman armarik
ezpazaio egin nai
iņori kalterik,
bestela ez da paltako
sekula gerrarik.
|