Azken-agurra
Gregori
Agur, ene adiskide, gudari kementsu!
Gaur goi-maitasun garrak bazaituzte indartu
Kalbario mendian Kristokin zerate
Gurutz deunian josi, arekin il-arte.
Arrezkero sugarrez ta biotz suturik
Zeren barnan gar ori izkutatu eziñik
«Onaxe emen Jauna ni, mintzatu zerate,
Zure goi-maitasunez nai dut ludi bete.
«Zure maitasun-ardoz gaur berotu nauzu
Ta maite zaitudala nik zin-egin dizut;
Zatzakit gaurtik nere poztasun izarra
Nere begien argi, biotzeko-indarra.
«Zure odol-zale egarriz, ni urrunduko naiz;
Zure ikasti legunak ene aoan jarriz,
Ziñezke biotzetan azi naroa lez
Gogoz ereinko ditut zorion-poz-pozez.»
Orren opari bikaña; gizonen artean
Ez-da olakorik entzun; biotzen barnean
Beñere ikusi ez-dut maite biziagorik
Biotz kementsu, bizi, nai sutsuagorik.
Aurrera, gudulari maiteok, aurrera!
Etzerate bakarrik; guziekin gera.
Txina'n zuen zai daude, ia noiz ikusiko
Beren biotz-argidun, gure egizko Jainko.
Agur, biotzekuok; malko bero-gartsuz
Biotz-miñez josirik guziok laztanduz,
Zuen alde otoitz bat zerura bializ,
Agur! dagizuegu ikusi arte berriz.
Bañan, nik diotana! ¨Berriz ikusi arte?
Poz-ordu zoragarri ori elduko ote?
Bi goiz-lore beretu ditun Jaun altsuak
¨Kenduko ez-al-dizkigu zeren bizitz lorak?
Ene biotz-taupadak argi dasaidate
Agur oyek direla zerura igo-arte.
Orretaz gomutatu naizen bakoitzian
Malko-iturri zait sortu ne-begi-ninian.
Leor biurtuko al-zait malko-iturri ori;
¨Kabitxuan aña nun txoria abeslari?
¨Urpean baño arrainak nun lasai ta zoritsu?
T'ez gaitu gu Goi-Jaunak zerurako autatu?
Zeruan dugu gure zorion-etxia
Uretako arrai-lez, ni arako egiña.
Agur sutsu oriek Goi-arte badire,
Lurrea'n bein betiko agur! lagun maite.