Bilbo-tzar horri
Gorritxo
Bertso berriak jartzera nua
aspertzen naizen artian.
Txikitatikan Txirritagandik
ikasitako artian.
Euskaldunak larri mintzen gara
Bilbo aldeko partian.
Hainbat kastellanoren erdian
ezin da bizi pakian.
Bilbon-diote hango euskaldunak
dadukatela merito.
Gaztelerazko itsaso horretan
oaindik ez direla ito.
Jarri ezkero bere tokian,
serio o dramatiko:
esan beharko genuke, «Bilbon
geureak egin du kito!».
«Agur» esanaz usten dute haiek
direla vasco osoak.
Españolak baño okerrago,
horiek dira otsoak!
Bilboko euskaldunen buruak
nahi baditugu jasoak,
«Probintziano» geraden denok
altxa beharko besoak!
Estreinekoz kenduko diegu
barrendik harrokeria.
Ea piska bat sendatzen zaien
gizalditako eria.
Gero hiri guztia txikitu,
inpernuko komeria!,
Ezin konpondu leike bestela
Euskadiko aberia.
Gutxi gerade, saia gaitezen!,
laister behar da mugitu.
Unibertsitariak isildu!,
hau ezin da definitu.
Brometan ere egi sakonak
nahi ez badira aditu,
aspaldin esan zuten bezala
«ezin gerade unitu».
Ibaizabalgo zikinkeria
adi jarri belarria.
Urak hiregan eraman dezan
euskaldun hazi berria.
Begira ezak bilbotarrengan,
ez al daukate larria?
Hire baitan asetuko al da
euskaldunon egarria.