Malvinas eta inguruak
Gorosabel, Iņaki
Atlantikoan gerra omen da,
Argentinako uretan,
milaka gizon burrukan gogor
Malvinaseko irletan.
Argentinarrak eta inglesak
ez dira ari txantxetan
etsaia bistan agertuz gero
bizkortasuna hanketan,
hurbiltzen bada tiroa bota
zeruan bego paketan.
Orain artean beti izan da
Malvinas irla txiroa,
aitzaki ona aurkitu dute
sutan jartzeko giroa,
ikusiezina omen zegoen
anbientea beroa,
gurea dela, zuena dela
dago jendea eroa
pake arloko etsaminean
merezi dute zeroa.
Azken mendetan inglesena
izan duten lur apurra
sorreratikan argentinarra,
beraz bestea lapurra
Ingelesentzat hala ta guztiz
da guzti hori gezurra;
beraiengatik zutitu zuten
hango itxura makurra,
ez da erraza igertzen ea
norena egi zihurra.
Terko galantak, aldrebes hutsak
gorago bizi direnak
munduan hala, haiek honela
beti egingo dutenak.
Azken denbora larri hauetan
pasatu dira egunak;
zuek ezer ez haiek berdina
lotsagarria gizonak,
mugitu behar Thatcher atsoa
Lore-ak eta Komunak.
Argentinarrak Malvinas dute
berea behintzat oraindik,
berri hau dela jendea dago
tilde denetan txit pozik.
Baina jendea alerta dago
inork ere ez du beldurrik,
denek dakite zer gertatzen den
ez dago esan beharrik,
gerra baletor, denek gudatu
salbaje batzuk eginik.
Biren artean da gerra baina
hirugarrena ageri,
Reagandarrak denean dira
gose askoko azeri.
Muturra sartu, problema ekarri
egin didate bai neri;
berdina egingo haiek han ere.
Bostehun mila komeri,
azken batean ixil-ixilik
USA-k kenduko bieri.
Momentuz behintzat arriskurik ez
problema gabe herria,
etor daiteke gerotxeago
momentu bat txit larria.
Malvinaseko tontokeriak
jarri du argi gorria,
askorik gabe etor daiteke
guk nahi ez dugun berria,
mundu osoa gerra batetan,
Agur mundutxo, irria!