inprimatu
Mendizaleen bazkuna
Izenburua:
Mendizaleen bazkuna
Sinadura:
Agirrezabal, Andoni
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Agirrezabal, Andoni

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
544.zk.
Orrialdea:
13

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mendizaleen bazkuna

 

Agirrezabal, Andoni

 

 Gasteizko mendizaleak,

 gazteak eta zaharrak,

 edo mendigoizaleak

 sortu dute bazkuna,

 beren nahi, gogai, asmoak,

 eta beren txangoak

 elkarrekin egiteko,

 elkarri erakusteko,

 elkarri beti azaltzeko,

 elkarregana joateko

 nahi, gogai ta asmotan.

 

 Gasteizko mendizaleak,

 gazteak edo zaharrak,

 andreak eta gizonak,

 neskak eta mutillak

 elkartu dira bazkunan,

 bazkun ezagutuan,

 beren nahi, gogai, asmoak,

 elkarrekin batean,

 ahal-osoan eratzeko,

 ahal-sendoen batutzeko,

 ahal-ongien egiteko

 eta egiz bihurtzeko,

 beren bazkun horretan.

 

 "Manuel Iradier" Bazkuna,

 guztiz ezagutua,

 nahiz Gasteizen, bai kanpoan;

 Euskal-Herri osoan.

 Gasteizko mendizaleak

 ta mendigoizaleak

 "Manuel Iradier" Bazkuna

 egin dute berena,

 mendi-kutxetan jartzeko,

 handik hona eramateko,

 bere izena zabaltzeko

 Euskal-Herrian barna.

 


inprimatu