inprimatu
Euskaltzaleen Patroia
Izenburua:
Euskaltzaleen Patroia
Sinadura:
Agirrezabal, Andoni
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Agirrezabal, Andoni

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
47-48.zk.
Orrialdea:
352

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskaltzaleen patroia

 

Aguirrezabal, Andoni

 

 Prantzisko Xabier Saindua,

 Gure Patroi aundia,

 Zabal-zazu euskera

 Euskalerri'an barna.

 

 Euskaltzale guztiok

 Gogoratzen ditugu

 Zure eriotz-eguna,

 Euskeraren eguna,

 Egun berean biok.

 

 Ain ederki gure izkuntza

 Prantzisko mintzaturik,

 Azken-otoitz beroena

 Euskeraz egin zuen.

 

 Guk ere, euskaldunok,

 Ori bera egin bear;

 Euskeraz mintzaturik

 Euskal-Erri osoa

 Gero ta euskaldunago.

 

 Prantzisko'ren arima

 Jainkoa'k eramanik,

 Zerurako bidea

 Euskerak artu zuen.

 

 Noren naiaz gaurdaņo

 Iraun gure izkuntza...?

 Jaunaren borondatez.

 Jainkoa'k nai duena

 Ez al dugu egingo...?

 

 Prantzisko'ren gogoa

 Ain euskaldun izanik,

 Euskera berarekin

 Zerura eraman zun.

 

 Erabaki sendoak

 Ar-ditzagun lenbailen,

 Euskera, gure artean

 Beste gauza baino len,

 Gotorki bizi dedin.

 

 Erdeldun euskotarrak

 Euskaldun biurturik,

 Lan aundia, benetan,

 Gure izkuntzaren aldez.

 

 Orrelaz ba'dagigu,

 Laister Euskal-Erria

 Munduan izango da

 Izan bear duena,

 Guztiok nai ba'dugu.

 


inprimatu