Bertsolari baten parragarrikeriak
Goldaratz, Andres
Erregiak pasa-ta
lenbiziko jaian
bi lagun kaso batez
Zarrantza joan giņan
exeri-ta maian
edan ta egon giņan,
edan ta egon giņen,
deskuidatu giņen.
Aski desgaraien,
lotara joan giņen;
ez nun uste alakorik
ziretela egiņen.
Ni guatzera joatean
an geyore izaki,
funtzio bat ein zuten
nere sakelaki;
ikusi zutenian
ain diru gutxiki,
bete-ta utzi ziraten
sueko autseki.
Andre ta gizaki,
abillek ta gizaki,
ortara dijoanak
intzake aixa-aski.
Esnatu nintzanian
ta ikausi burla ure,
galde egin nioten:
neri au norkein dire?
Inorante deude;
nola baitzen gaue,
sorgiņen batzuk ziran
dudarikan gabe.
Ni deskuidatzen ba-naiz
edan-ta egonez
neronek pagatzen itut
diruz edo lanez.
Baņan Zarrantar oiek
abillak izanez,
paguak eiten ituzte
oiek orde oyanez
Iruņera joanez,
bokadu onak janez,
olako gizonez
oroituko dira
or zenbait Iriņes.
|